117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

UO-5 unitatearen birpartzelazioaren behin betiko likidazioa.
Behin betiko onespena

Utergako alkateak, 2021eko urtarrilaren 18ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Utergako UO-5 unitatearen birpartzelazioaren behin betiko onespena, eta jendaurrean jartzea hogei egunean alegazioak paratu ahal izateko. Orobat, espresuki xedatu zuen, interesdunei informazioa eta entzunaldia emateko izapidean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko dela beste izapiderik gabe.

Espedientean ez denez alegaziorik jaso, aditzera ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Utergan, 2021eko maiatzaren 4an.–Kudeaketa-batzordeko burua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2107265