117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Birpartzelazio proiektua, Rocaforte-Zangoza industrialdean. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea Rocaforte-Zangoza industrialdearen birpartzelazio proiektua, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuko Industria Sustatzeko Zerbitzuko Industria Lurzoruaren Atalak aurkeztua, espedientean jasota dagoen 2021-04-20ko agiriaren arabera.

2. Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

3. Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169.c) artikuluan xedatuarekin, behin betiko onespen berariazkoaren beharrik gabe, proiektua behin betiko onetsita geldituko da, jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada.

Zangozan, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2107100