117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2021ean autokontsumorako eguzki plakak
ezartzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 561346.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/561346).

Xedea da deialdi honetako B) atalean ageri diren jarduketak egiteko dirulaguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatutari jarraituz.

Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Dirulaguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

Iruñean, 2021eko apirilaren 28an.–Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzia, Fermín Alonso Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L2107694