117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

“Entsegu-bonoak. 2021” izeneko dirulaguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdia, musika-taldeak sustatzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 562381.

Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/562381).

Deialdi honen xedea da gazteriaren arloko dirulaguntzak emateko prozeduraren bitartez dirulaguntzak arautzea, ezarritako baldintza eta betekizunak betetzen dituzten musika-talde gazteek/bakarlariek entsaiatzeko baldintza akustiko eta ekipamendu tekniko onenak dituen lokal bat izan dezaten errazteko, bidenabar sustaturik gazte-elkartegintza eta profesionalki aurrera egiteko aukera ematen duen talde-aisiako jarduera baten garapena.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 6an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2107680