117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Kudeaketako hirigintza hitzarmena, 1. poligonoko 807. lurzatian. Hasierako onespena

Ledeako Udaleko alkate udalburuak, maiatzaren 4ko 30/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketa-hitzarmenaren proposamena, Amaia Arizcuren Eletak, María Emiliana Eleta Recalderen izenean eta hura ordeztuz, eta Ledeako Udalak sinatu beharrekoa, Ledeako 1. poligonoko 807. lurzatiaren eraikigarritasuna handitzeari lotutako lagapen-eginbeharren ordez haien baliokide ekonomikoa emateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan ezarritakoarekin.

Ledean, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2107261