117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Soberako lurzatiaren kalifikazioa. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea soberako lurzati kalifikazioa ondorengo espazio publikoan:

soberako lurzorua U-4B jarduketa unitatean, katastroko 1-135 (U2-Iparra) eta 1-1228 (U-4B) lurzatien artean, 80 m²-ko azalera duena, eta katastroaren arabera 56,00 m²-koa (azalerari buruz adierazitako datuak gutxi gora beherakoak dira eta behin-behinekoak).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluekin.

Larragan, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2107086