117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2021ean kultur
eta kirol jarduerak egiteko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 561951.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/561951).

Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko apirilaren 19ko erabakiaren bidez onetsi da deialdia.

Dirulaguntzak jasoko dituzten jarduerak

Diruz lagunduko dira eskaera egiten den urtean udalerriaren lurralde-eremuan egiten diren kultur proiektuak eta ekintzak, salbu eta, helburua edo inguruabarrak direla-eta, udalerriaren barnean garatu ezin direnak.

Diruz lagun daitekeen jarduera, parte hartzeari dagokionez, Itzako herritar guztiei irekia egonen da, eta bazkide ez izatea ez da parte-hartzea ukatzeko arrazoia izanen.

Jarduera diruz lagungarria 2021. urtean egin beharko da.

Eskatzaileak/onuradunak:

Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, egoitza udalerrian badute.

Pertsona fisikoak, norbere izenean, edo egoitza Udalerrian izanik, noizean behin egiten diren irabazi asmorik gabeko ekimenetarako inskribatu gabeko talde edo elkarte baten ordezkari gisa.

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2021eko abenduaren 1era bitarte.

Itzan, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2107335