117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Aldaketa, Sarasateko UE-13.6 exekuzio unitatearen mugapenean. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko maiatzaren 4an erabakita, hasiera batez onetsi da espediente bat Sarasateko 13.6 exekuzio unitatearen mugapena aldatzeko (14. poligonoa, 90. lurzatia). Ekhiñe Artola Rezolak sustatu du eta haren xedea da 13.6 exekuzio unitatearen mugapena aldatzea 14. poligonoko 90. lurzatiari dagokion zatian.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 142., 143., 72. eta 74. artikuluetan ezarritako ondorioetarako.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Itzan, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2107252