2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia Ollokiko 1. poligonoko 553. lurzatian. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 553. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia. Germán Daría Perusiak eta Pamela Julieta Bernardi Fantellik sustatu dute eta Alfonso Gaziano arkitektoak prestatu (975 sarrera-zenbakia), lurzati horren eraikigarritasuna handitzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin.
Esteribarren, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.
Iragarkiaren kodea: L2107643