117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Ollokiko 1. poligonoko 554. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 554. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia, Raúl González Moranek eta Cristina González Gilek sustatua, eta Alfonso Gaziano arkitektoak prestatua (976 sarrera-zenbakia), lurzati horren eraikigarritasuna handitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin.

Esteribarren, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2107642