117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2020-2021 ikasturtean “Julián Romano Ugarte”
Musika Eskolan musika ikasketak egiteko banakako
dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 562865.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/562865).

Xedea: banakako dirulaguntzak esleitzea Lizarrako “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan 2020-2021 ikasturtean matrikulatutako ikasleei, espedienteko oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 9.600,00 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 2021eko ekainaren 10a arte, Musika Eskolaren udal erregistroan, Lizarrako udaletxean edo legez aurreikusitako beste edozein tokitan.

Onuradunak: Lizarrako “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan 2020-2021 ikasturtean matrikulatutako ikasleak; Lizarran erroldatuta egon behar dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan.

Lizarran, 2021eko maiatzaren 6an.–Patronatuko burua, Javier del Cazo Cativiela.

Iragarkiaren kodea: L2107695