117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, planeamenduko arau subsidiarioen 6. kapituluko 7.6.7 artikulua aldatzeko. Hasierako onespena

Alkatetzak 2021eko apirilaren 27an emandako 69. Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Cabanillasko (Nafarroa) planeamenduko arau subsidiarioen 6. kapituluko 7.6.7 artikulua aldatzeko, haren testuaren arabera ez baita estalki laurik onartzen eraikin berrietan.

Arau subsidiarioetan, laugarren zabalgunerako proposatutako egokitzapenarekin artikulu hori egungo eraikuntza-errealitatera egokitu eta eguneratu ahalko da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.a) artikuluarekin.

Cabanillasen, 2021eko apirilaren 27an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2107164