117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, Burlatako ikastetxeetan bazkaltzeko
prestazio ekonomikoena, 2021eko iraila/abendua aldia
(2021-2022 ikasturtea). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 562917.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/562917).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko maiatzaren 7an hartu erabakiaren bidez onetsia.

Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen xedea da gizarte-zerbitzuen arloetako dirulaguntzak emateko prozedura arautzea, norgehiagoko araubidean, Burlatan erroldaturik dauden eta bertan bizi diren familiendako, ikasle adingabeak eskola-jantokira joan daitezen, baldin eta 2021/2022 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloan edo Lehen Hezkuntzan ikasten ari badira Burlatako ikastetxeetan, 2021eko iraila/abendua aldirako.

Burlatako ikastetxeetako jantokietarako prestazio ekonomikoak Burlatako biztanleriaren halako sektore batendako dira; ez dira, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik egoera txarrean dauden familiendako.

Deialdiaren finantzaketa:

23111 4890000 partidan (“Eskola-jantokirako laguntzak”) 2021eko ekitaldirako (iraila/abendua aldia, 2021/2022 ikasturtea) esleitutako zenbatekoa 114.524,62 eurokoa da.

Beharrezkoa izanez gero, zenbateko horri 2021eko ekainean ikastetxeekin egiten den erregularizazioaren zenbatekoa gehituko zaio, organo eskudunaren erabakiaren bidez.

Errenta maila eta familia-unitate bakoitzeko kide kopurua kontuan hartuta, familia-unitate horrek jasoko du dagokion laguntzaren ehunekoa, %100etik %40ra bitartekoa, eskola jantokietako batezbesteko prezioaren %95aren gainean, edo egiazko kostuaren gainean, kasua bada.

Aurkezteko epeak:

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko maiatzaren 24tik ekainaren 18ra.

Aparteko epea ezartzen da, 2021eko abuztuaren 30etik irailaren 3ra artekoa, Haur Hezkuntzako eta/edo Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan izena lehen aldiz eman duten edo ikastetxez aldatu diren ikasleendako soilik.

Argibide gehiago Udalaren www.burlada.es web-orrian.

Burlatan, 2021eko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2107664