117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuraren Erabakia, 4/2021 Foru Lege-dekretua baliozkotzekoa.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2021eko apirilaren 29an egindako bileran, baliozkotu zuen 4/2021 Foru Lege-dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko. Foru Lege-dekretua 2021eko apirilaren 23ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2021eko apirilaren 23ko 50. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6 artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 10ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2107749