117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Hirigintzako Araudian, 49.2.c) eta 52. artikuluetan, joko-areto, bingo areto eta joko-araudiaren arabera Nafarroako Gobernuaren baimena behar duten beste establezimendu batzuen balizko ezarpena arautzeari buruzkoa. Hasierako onespena

(LIVARIOS 2021/28 espedientea).

Burlatako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Plan Orokorreko Hirigintzako Araudia aldatzea 49.2.c) eta 52. artikuluetan, joko-areto, bingo areto eta joko araudiaren arabera Nafarroako Gobernuaren baimena behar duten beste establezimendu batzuen balizko ezarpena arautzeari buruz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Burlatan, 2021eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2107303