117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, 2021-2022 ikasturtean ikastetxeetan jateko
diru-laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 561795.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/561795).

1. Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da 2021-2022 ikasturtean ikastetxeetan jateko dirulaguntzak (“jantokiko bekak”) emateko prozedura ezartzea.

2. Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Berriobeitiko udaletxean, jendearendako ordutegian. Bertan emanen zaien eredu normalizatuaren araberakoa izanen da eskabide hori.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 1etik 15era artekoa izanen da, biak barne.

3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:

a) Eskabidea betea, Udalaren webgunean eta herritarrendako arretarako bulegoan emanen den eredu normalizatuarekin bat. Gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat jarri beharko da.

b) Aurreko urteko (2020) errenta aitorpenaren kopia.

c) Hitzarmen erregulatzailea edo banaketa edo dibortzio epaia.

d) Desgaitasunaren ziurtagiria, baldin familia unitateko kideren batek %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua badu.

Udalak ofizioz egiaztatuko ditu erroldatzea eta Udalarekiko zorrei dagokien egoera. Ofizioz egiaztatuko da Udalarekiko zorraren eta betebeharren egoera, laguntza eman aurretik.

Halaber, Udalak eskatu ahalko dizkio eskatzaileari edozein motatako agiri osagarriak, deialdiaren betekizunak frogatzeko beharrezkoak badira.

Berriobeitin, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2107258