117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Iruritako Dorrera sartzeko bideari buruzko ikerketa-espedientea. Epea luzatzea

Baztango Udalak, 2021eko apirilaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Iruritako 14. poligonoko 24., 27., 28., 485. eta 439. partzeletatik pasatuz, frontoitik Iruñea-Frantzia errepidera doan bidearen gaineko ikerketa-espedienteari ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea 2 hilabetez luzatzea.

2.–Ebazpen hau espedientean interesa dutenei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Baztanen, 2021eko apirilaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2107484