117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Herritarrei euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzak ematea. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 561885.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/561885).

Antsoaingo Udalak, Antsoainen erroldaturik daudenei euskara ikastaroak egiteko erraztasunak emate aldera, dirulaguntzak emanen ditu, jarraian agertzen diren baldintzak betetzen badira.

Honako ikastaro mota hauek egiteko emanen dira laguntzak: estentsiboak, trinkoak eta barnetegiak (eskolak bi astez gutxienez), autoikaskuntzakoak ez badira.

Laguntza-eskabidea aurkezteko epe bakarra dago, hona hemen:

Ekainaren 1etik uztailaren 19ra arte, 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarte egindako ikastaro trinko, barnetegi eta/edo ikastaro estentsiboetarako. Epe hori ezin izanen da luzatu eta ez da eskaerarik onartuko epetik kanpo.

Antsoainen, 2021eko martxoaren 24an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2107302