117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, 2021 ikasturteko euskarazko udako
kanpaldietarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 561740.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/561740).

Deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

Eskaerak irailean aurkeztuko dira, eskabide sinatu baten bitartez; horrek bat etorri beharko du deialdiarekin batera argitaratzen den eredu normalizatuarekin. Deialdiaren bosgarren oinarrian zehazten diren agiri eta argibideak aurkeztuko dira eskabidearekin batera.

Antsoainen, 2021eko martxoaren 24an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2107262