117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 22. poligonoko 310. lurzatian. Behin betiko onespena

2021eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, behin betiko onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, eskudirutan konpentsatzeko aprobetxamenduaren %10aren lagapena, Antsoaingo 22. poligonoko 310. lurzatiko (Jurramendi zeharbidea, 3) hiri-jarduketarako plan berezitik datorren erabilera aldaketari dagokiona. Hitzarmena Antsoaingo Udalaren eta Selena Borja Echeverríaren artekoa da.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

Antsoainen, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2107228