117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Obretako zaintzaile lanpostuaren esleipena
(C maila/taldearekin parekatua)

Tuterako Udaleko obra zaintzailearen lanpostu bat oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen-proposamenaren arabera (2020ko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betez, Tuterako Udalak, maiatzaren 4ko Alkatetzaren 934/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen ondotik ezartzen dena:

“Lehena.–Pedro Pérez Ostiz izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko obra zaintzaile, C mailan/taldean, eta plantilla organikoan 0512D10901 kodea duen lanpostua hari esleitzea, lanpostu hori barne igoera murriztuan betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen-proposamenean oinarrituta.

Bigarrena.–Behar diren aldaketak sartzea udalaren plantilla organikoan, deialdi honetako lanpostuaren kodean behar bezala islatzeko hari dagokion maila.

Hirugarrena.–Izangai izendatuari jakinaraztea lanpostuaren jabetza hartu beharko duela izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Tuteran, 2021eko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2107507