117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, obra lantaldeko arduradun lanpostua maila igoerako lehiaketa bidez betetzeko. Behin-behineko zerrenda

Alkatetzak 2021eko maiatzaren 7an emandako 945 zenbakiko Ebazpenaren bidez, onetsi da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Udalaren obra lantaldeko arduradun lanpostua maila igoerako lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Deialdia 2021eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 22an.

Horrenbestez, EBAZTEN DUT:

Lehena.–Deialdiaren 6. oinarriaren 1. apartatuan xedatuarekin bat, onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda:

Onartuak:

1.–Arcos Gracia, Rufino

2.–Hernández Vallés, Miguel Ángel

3.–Irisarri Samanes Juan Carlos

4.–Rota Sesma, José Luis

Baztertuak:

–Jorge García, Patricia

Baztertzeko arrazoia: ez du betetzen 4. a) eta b) oinarrietako eskakizuna.

Bigarrena.–Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan; Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, deialdiaren iragarkian, “Lan-eskaintzak” atalean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2107590