117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdia, Juan Francés Iribarren Musika Eskolako Udal Patronaturako saxofoi irakasle lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratu mugagabearekin
eta lanaldi partzialean

2021eko martxoaren 29an, Juan Francés Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatuko Batzarrak onetsi zituen saxofoi irakasle lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak, jarraian ematen direnak.

Zangozan, 2021eko apirilaren 28an.–Patronatuko burua, Roberto Matxin Iturria.

Lehen oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da saxofoi irakasle lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea Juan Francés Iribarren Musika Eskolako Udal Patronaturako.

Halaber, deialdi honen bidez hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatu nahi dira, 9. oinarrian xedaturikoarekin bat:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lanposturik gabeko gaindituen zerrendan ez dauden izangaien zerrenda, ariketa guztietan proba horri esleitutako gehieneko puntuazioaren %30, gutxienez, lortu dutenek osatua.

1.2. Juan Francés Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatuak onetsi du deialdi hau, eta kontratua berarekin eginen da.

1.3. Lanpostua lan-araubide mugagabean beteko da, lanaldi partzialean, eta gaur egungo lanaldi arruntaren %74,30ekoa da.

1.4. Hiru hilabeteko probaldia ezarriko da, indarrean dagoen hitzarmen kolektiboan ezarritakoarekin bat; probaldian Patronatuko buruak kontratu harremana suntsiarazi edo hutsaltzen ahalko du, emaitzak ez badira Musika Eskolaren nahiaren heinekoak.

1.5. Urteko ordainsari gordina Juan Francés Iribarren Musika Eskolako irakasleentzat une bakoitzean indarrean dagoen plantilla organikoan ezarritakoa izanen da, egiazki lan egindako orduen proportzioan, eta gainerako alderdietan Juan Francés Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren hitzarmenari jarraituko zaio langileei dagokienez.

1.6. Lanaldia eta dagokion ordainsaria ikasturte bakoitzean murrizten edo handitzen ahalko dira, espezialitate horretako matrikula-kopuruaren bilakaeraren arabera, indarrean dagoen hitzarmen kolektiboan ezarritako baldintzetan.

Bigarren oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte har dezakete, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Edukitzea, gutxienez, espezialitate honetako erdi-mailako irakaslearen titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana, edo, bestela, titulu baliokidea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

Izangaiek alegatzen badute badituztela eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak, aipatu beharko dute baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena, edo, bestela, aurkeztu beharko dute Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.

f) Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Betebeharra egiaztatzearren, Zangozako Udaleko idazkariari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.

Arestiko betebeharrak, azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen lehiakideak egiaztatu beharko ditu, deialdi honetako zazpigarren oinarriak xedatzen duen epean eta moduan. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla ulertuko da, eta izendapenera arte bete beharko dira.

Hirugarren oinarria.–Eskabideak.

3. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren:

a) Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Aipatu eskabideak aurkeztu beharko dira Zangozako Udaleko erregistro orokorrean (Kale Nagusia, 31, Zangoza, 31400), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz, administrazio kontratatzaileari eskabidea igorri dela jakinaraziko zaio telex bidez edo fax bidez (948-563855 zenbakia), telegramaz edo posta elektronikoz (sanguesa@sanguesa.es), eskabideak aurkezteko epearen azken eguna eta ordua baino lehen.

c) Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik eta Zangozako Udalaren erregistro orokorrera igorri aurretik. Haietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko baldintza guzti-guztiak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

d) Eskabidearen eredu ofiziala deialdiaren I. eranskinean ageri da. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.sanguesa.es helbidean, edo Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez, deialdia argitaratzen denean.

3.2. Izangaiek aurkeztu beharreko beste agiri batzuk.

a) NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.

b) Jatorrizko frogagiria edo fotokopia konpultsatua, deialdi honen bigarren oinarriko b) apartatuan eskatutako titulazioaren jabe dela erakusten duena.

c) Curriculum vitaea eta alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

d) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 15,00 euroko tasa ordaindu izanaren frogagiria.

e) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa, baldin eta Udaleko Idazkaritzari ez badio horretarako baimena eman.

Tasa hori eskudirutan ordaintzen ahal da, eskabidea bulegoan bertan aurkezten denean, edo La Caixako ES05 2100 3698 5122 0006 1663 kontuan dirua sartuz edo transferentzia eginez, eta kasu horretan ordainagirian nahitaez jarri behar dira honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NAN/IFZ.

–Kontzeptua: Tuba-bonbardinoko irakaslearen oposizio-lehiaketa.

3.3. Aurreko apartatuetan ezarritakoa betetzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu daitezke ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

Laugarren oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Patronatuko buruak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiz, eta aginduko da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian.

4.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, interesdunek erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, hala behar bada, egindako akatsak zuzendu.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitutakoan eta, halakorik bada, haiek ebatzi ondoan, Patronatuko buruak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Bosgarren oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiko burua: Juan Francés Iribarren Musika Eskolako Patronatuko burua.

–Ordezkoa: Juan Francés Iribarren Musika Eskolako Patronatuko buruak izendatzen duena.

–1. epaimahaikidea: Musika Eskolako edo Kontserbatorioko musika-irakasle bat.

–Ordezkoa: Musika Eskolako edo Kontserbatorioko musika-irakasle bat.

–2. epaimahaikidea: Musika Eskolako edo Kontserbatorioko musika-irakasle bat.

–Ordezkoa: Musika Eskolako edo Kontserbatorioko musika-irakasle bat.

–3. epaimahaikidea: langileen ordezkariek izendatutako kide bat.

–Ordezkoa: langileen ordezkariek izendatutako kide bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Juan Francés Iribarren Musika Eskolako irakasle bat.

–Ordezkoa: Juan Francés Iribarren Musika Eskolako irakasle bat.

5.2. Eraketa eta jarduna.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien legezko ordezkoek bertan egon beharko dute.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

Seigarren oinarria.–Oposizioaldia nola egin.

6.1. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gutxienez ere bi hilabeteren buruan hasiko dira oposizioko probak.

Hautapenaldiko probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Oro har, oposiziotik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere.

Hautapenaldiko proba bakoitzaren kalifikazioa emandakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost eguneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkezteko. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira eta horiek ere iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko; kasuen arabera, proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak azalduko dira, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

6.1.1. Lehiaketaldia.

Musika eskoletako irakaskuntza-esperientzia baizik ez da baloratuko.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak onartutako Musika Eskolan lan egindako lanaldi osoko urte bakoitzeko, 1,5 puntu. Urtebetetik beherako aldietarako edo lanaldi partzialerako, puntuazioa proportzionala izanen da.

Lehiaketaldiko puntuazioa, gehienez ere, 10 puntukoa izanen da.

6.1.2. Oposizioaldia.

a) Lehen ariketa, irakaskuntzari buruzkoa, praktikoa:

20 minutuz, oposiziogileak musika-tresnarekin hasi gabeko musika eskolako ikasle bati emanen dizkio eskolak.

Gehienez ere 15 puntu emanen dira.

Ariketa honetan 7,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira.

b) Bigarren ariketa, irakaskuntzari buruzkoa, praktikoa:

20 minutuz, oposiziogileak musika-tresnarekin hasitako musika eskolako ikasle bati emanen dizkio eskolak.

Gehienez ere 15 puntu emanen dira.

Ariketa honetan 7,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira.

c) Instrumentua jotzeko ariketa praktikoa:

Oposiziogile bakoitzak bere instrumentuaren (saxofoia) errepertorioko obra bat edo batzuk interpretatuko ditu, gutxienez 15 minutuz eta gehienez 20 minutuz.

Izangaiek aukeratutako lanen fotokopiak aurkeztu beharko dira. (4 kopia)

Izangaiek aukeratutako lanak aurkezteko epea onartutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasiko da, eta 15 egun geroago amaituko.

Ariketa honetan, gehienez ere, 20 puntu lortzen ahalko dira, eta bazterturik geldituko dira 10 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

d) Hirugarren ariketa, irakaskuntzari buruzkoa, praktikoa:

Klase bat eman beharko zaio talde bati, 30 minutuz.

Taldea zurezko eta metalezko haize-instrumentuz, pianoz eta perkusioz osatutako talde instrumentala izanen da.

Epaimahaiak, interpretazio-ariketa praktikoa amaitzean, bi obra emanen ditu, taldearen mailari egokituak, eta behar besteko denborarekin, izangai bakoitzak klasea prestatzeko aukera izan dezan.

Gehienez ere 20 puntu emanen dira.

Ariketa honetan 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertu eginen dira.

e) Ariketa teorikoa:

Izangai bakoitzak bere arloari buruzko programazio teoriko bat (idatziz) aurkeztu beharko dio epaimahaiari, Zangozako Juan Francés Iribarren Musika Eskolaren planteamenduari egokitua.

Izangaiak 30 minutu izanen ditu, gehienez, bere programazioaren lerro nagusiak azaltzeko. Gero, gehienez ere 10 minutuko eztabaida izanen da, eta epaimahaiko kideek dagokion gaiari buruz bidezkoak iruditzen zaizkien galderak egiten ahal dizkio izangaiari.

Programazio didaktikoa aurkezteko epea hasiko da onartutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, eta bukatuko da 15 egun natural geroago.

Ariketa honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Ariketa honetan 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertu eginen dira.

f) Azken puntuazioa:

Izangai bakoitzaren oposizioaldiko ariketetako puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da.

6.2. Azken balorazioa.

Oposizioaldiko apartatu guztietako emaitzak baturik puntuaziorik handiena eskuratzen duen izangaia izanen da hautatua.

Zazpigarren oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu Juan Francés Iribarren Udal Musika Eskolaren iragarki-taulan, gainditu dutenen zerrenda, izangai bakoitzak oposizio-lehiaketako ariketetan lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta, Udal Patronatuari igorriko dio, hala badagokio, dagokion izendapena egin dezan.

7.2. Aurreko apartatuan aipatutako jakinarazpena jaso ondoren, epaimahaiak kontratazio-proposamena eginen du puntuazio handiena lortu duen izangaiaren alde, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.3. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Musika Eskolako Idazkaritzan:

a) Jaiotze aktaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emana, edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Zinpeko aitorpena edo hitzematea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoen zerbitzuetatik.

c) Titulazioa, 2.1.c) apartatuan adierazitakoaren arabera.

7.4. Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, interesdunak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da gauzatu lan-kontratua eta jarduketa guztiek galduko dute balioa, galarazi gabe izan daitekeen erantzukizuna hasierako eskaerako faltsukeriagatik.

7.5. Aurreko apartatuan eta 1.4 apartatuan aurreikusitakoa gertatuz gero, puntuazioen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.

Zortzigarren oinarria.–Izendapena eta kontratazioa.

8.1. Udal Patronatuko buruak kontratua formalizatuko du.

8.2. 2021eko irailaren 1eko datarekin eginen da kontratua, baldin egun horretarako gauzatu badira deialdiko fase guztiak. Bestela, prozesua bukatutakoan.

Bederatzigarren oinarria.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik lanpostua lortu ez duten izangaiekin:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lanposturik gabeko gaindituen zerrendan ez dauden izangaien zerrenda, ariketa guztietan proba horri esleitutako gehieneko puntuazioaren %30, gutxienez, lortu dutenek osatua.

9.2. Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, eta Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatuko kontratazioetarako zerrenda.

Hautapen probako epaimahaiak espedientea igorri ondoren, Udal Patronatuko buruak ebazpena emanen du eta bertan onetsiko lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda eta ariketa guztietan proba horri esleitutako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: oposizioa gainditu bai, baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, lehenbiziko ariketan lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, aplikatuko dira deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.

Izangaiei aldi baterako kontrataziorako deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b artikulua eta hurrengoak, eta Zangozako Udalak onetsitako kudeaketako arau indardunak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko 2. oinarrian eskatzen den titulazioaren gaineko baldintzak betetzen direlako frogagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, horretarako aurkeztuz jatorrizko agiriak edo kopia behar bezala konpultsatuak.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galduko dituzte deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Zerrenden indarraldia: sartzeko hurrengo deialdi publikoa egin arte.

9.3. Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Hamargarren oinarria.–Errekurtsoak.

10.1. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Patronatuko buruari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

10.2. Deialdi honen oinarrien kontra edo aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatuaren arabera, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Hori guztia, bat etorriz ezarritakoarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan.

1. ERANSKINA

Hautapen prozesuan onartua izateko eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2107286