117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Exekutatzea Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2021eko 449. Ebazpena, martxoaren 11koa, hautapen-prozesu honetan: bi polizia lanpostu betetzea, oposizio bidez, Udaltzaingorako

2021eko apirilaren 23an, San Adriango alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz:

Alkatetzaren 111/2021 Ebazpena.

Ikusi da Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2021eko 449. Ebazpena, martxoaren 11koa, gora jotzeko errekurtsoari buruzko 20-01283 espedientean. María Jesús Aragonés Mayencok jarri zuen errekurtsoa, San Adriango Alkatetzaren abuztuaren 18ko 178/2020 Ebazpenaren aurka; hark hizpide zuen akats materialak zuzentzea deialdi honetan: bi polizia lanpostu betetzea, oposizio bidez, San Adriango Udaltzaingorako. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak baietsi egin zuen aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, eta, hala, errekurritutako egintza deuseztatu egiten da.

Kontuan izanik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpen horretan ezartzen dela ezen aipatutako deialdiaren oinarrien idazketa zuzena zela uztailaren 2ko 141/2020 Ebazpenaren bidez onetsitakoa (2020ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 24koa), aplikatu beharreko 3.2 oinarriaren idazketa da 141/2020 Ebazpenekoa, hots, hitzez-hitz:

3.2. Oinarria: Igoera txanda.

(...)

b) Nafarroako polizietako kide edo Nafarroako beste tokiko poliziako zerbitzu batzuetako kide izanez gero, zortzi urtez baino gehiagoz aritu izana lanean Nafarroako polizietan.

Kontuan hartuz ezen, oinarritzat hartuz 178/2021 Ebazpena (orain deuseztatua dagoena) egin zela aipatutako deialdian onartu eta baztertu ziren izangaien zerrenda, gero behin betiko onetsi zena, Alkatetzaren azaroaren 18ko 296/2020 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 4koan, eta bi talde ezarri zirela hala:

–Txanda irekiko izangaiak.

–Igoera txandako izangaiak.

BUSTO HIDALGO GORKA

EZQUERRO GARRIDO CARLOS

LACARRA AYENSA ALVARO JULIÁN

VALLÉS GRACIA JESÚS MANUEL

Kontuan izanik ezen, igoera txandan onartutako lauetatik bakarrak, Gorka Busto Hidalgak, ez duela frogatu benetan zortzi urtez baino gehiagoz aritu izana lanean Nafarroako polizietan, eskabideak aurkezteko eguna bukatzen den egunean, zeina 2020ko irailaren 4a baitzen, bat etorriz deialdiaren 3.3 oinarriarekin. Deialdiaren 4.1 oinarrian ezartzen da epea, esaten baitu 30 egun natural izanen direla, oinarriak argitaratzen direnetik, eta luzatu egin zen 2020ko irailaren 4a arte, 178/2020 Ebazpenaren bidez. Parte hartzeko eskabidean, frogatu zuen udal agente aritu zela, lehenik, eta udaltzain, gero, Azagrako Udalean, 2012ko irailaren 12tik. Eskabideak aurkezteko unean, beraz, hamahiru egun falta zitzaizkion, Nafarroako polizietan zortzi urtez baino gehiagoz aritu izanaren betebeharra betetzeko.

Aintzat harturik uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 340. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 29. artikulua (foru dekretu horren bidez partez garatzen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez):

29. artikulua.

1. “Helegiteak planteatutako auziak ebazten dituen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren erabakiak betearaztea, helegitearen xede izan den egintza edo erabakia burutu zuen organoari dagokio”.

Aintzat harturik urriaren 1eko 39/2015 Legearen 49 eta 51. artikuluak (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea):

49. artikulua. “Egintzen deuseztasunaren edo deuseztagarritasunaren mugak.

1. Egintza bat deusez edo deuseztagarri izateak ez dakar prozedurako ondorengoak ere deusez edo deuseztagarri izatea, aurrekoarekin zerikusirik ez badute.

2. Administrazio-egintzaren parte bat deusez edo deuseztagarri izateak ez dakar parte horrekin zerikusirik ez duten gainerako zatien deuseztasuna edo deuseztagarritasuna, non eta parte akastuna hain garrantzitsua den ezen hura gabe ez baitzatekeen administrazio-egintza emango”.

51. artikulua. “Egintzak eta izapideak kontserbatzea.

Jarduketak deusez deklaratzen dituen edo haiek deuseztatzen dituen organoak kontserbatu egingo ditu, beti, arau-hausterik izan ez balitz eduki berarekin mantenduko ziren egintza eta izapideak”.

Kontuan izanik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikulua (lege horrek hizpide ditu Toki Araubidearen Oinarriak).

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Exekutatzea Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2021eko 449. Ebazpena, martxoaren 11koa, gora jotzeko errekurtsoari buruzko 20-01283 espedientean. María Jesús Aragonés Mayencok jarri zuen errekurtsoa, San Adriango Alkatetzaren abuztuaren 18ko 178/2020 Ebazpenaren aurka; hark hizpide zuen akats materialak zuzentzea deialdi honetan: bi polizia lanpostu betetzea, oposizio bidez, San Adriango Udaltzaingorako. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak baietsi egin zuen aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, eta, hala, errekurritutako egintza deuseztatu egiten da. Hala, aplikatu beharreko 3.2 oinarriaren idazketa da uztailaren 2ko 141/2020 Ebazpenekoa, zeinaren bidez onesten baitziren deialdia eta oinarriak; hona hemen, hitzez hitz:

3.2. Oinarria. Igoera txanda.

(...)

b) Nafarroako polizietako kide edo Nafarroako beste tokiko poliziako zerbitzu batzuetako kide izanez gero, zortzi urtez baino gehiagoz aritu izana lanean Nafarroako polizietan.

Bigarrena.–Aipatutako deialdian, aldatzea onartu eta baztertu ziren izangaien zerrenda, zeina behin betiko onetsi baitzen Alkatetzaren urriaren 18ko 296/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa), eta, hala, Gorka Busto Hidalga baztertzea igoera txandako izangaien zerrendatik, eta txanda irekiko izangaien zerrendan sartzea.

Aurrekoarekin bat, ondoren azaltzen dena da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, deialdi honetan: 2 polizia lanpostu betetzea oposizio bidez, San Adriango Udaltzaingoan aritzeko (deialdi hori argitaratu zen 2020ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 24koan, eta 2020ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 24koan). Hona hemen zerrenda:

ACARRETA

MONEO

SARA

ADIN

URTASUN

AITOR

ADRIÁN

ARRIETA

MIGUEL

ALBISU

FERNÁNDEZ DE ARCAYA

JACOBO ENRIQUE

ARAGONÉS

MAYENCO

MARÍA

ARRIETA

GARCÍA

JOSU

ARZA

OTANO

PABLO

ARNEDO

HERNÁNDEZ

IGNACIO

BENAVIDES

PINA

SAMUEL

BERNAL

MARTÍN

SANDRA

BLASCO

SANZ

JORGE

BORROMEO

JUAN

IÑAKI

BURGOS

RONCAL

YOSU

BUSTO

HIDALGA

GORKA

CONTRERAS

GARCÍA DE GARAYO

ADRIÁN

DE PABLO

LÓPEZ

ALBERTO

DELGADO

GARCÍA

FERNANDO

ESPARZA

GENER

SUSANA

GARCÍA

ESCUDERO

RUBÉN

GARCÍA

DEL MOLINO

RUBÉN

GÁRRIZ

ERANSUS

RUBÉN

GONZÁLEZ

GARCÍA

JONÁS

GONZÁLEZ

NAVARRO

ENRIQUE

GONZÁLEZ

GALINDO

ANTONIO

GORRAIZ

MOZOTA

JAIONE

GOY

GURPEGUI

REBECA

GUIJARRO

CORTÉS

MIGUEL ÁNGEL

HEREDIA

CANO

DIEGO

HURTADO

IBÁÑEZ

LUCAS

IBIRICU

CASANOVA

ÁNGEL

ICARDO

HERNÁNDEZ

DAVID

LASANTA

AZCONA

JAVIER

LEZAUN

FABO

ENRIQUE

LIZARBE

OLCOZ

MIGUEL

LÓPEZ

MORILLAS

LEYRE

LÓPEZ

MUÑOZ

ÁLVARO MARIANO

MADORRÁN

LANES

DIEGO

MANRIQUE

LAURENTIE

KARINE

MARÍN

ORTIZ

RAQUEL

MARSAL

ALBÉNIZ

VÍCTOR

MARTÍNEZ

MARCILLA

ANDREA

MARTÍNEZ DE MORENTÍN

MANZANARES

RAÚL

MENDIOROZ

UNZU

MIGUEL

MURO

ORTIZ

SILVIA

NAVARRO

REY

ANDRÉS

ORTA

ESCALADA

FERNANDO

ORTIZ

EZQUERRO

CRISTINA

ORTIZ

CAMACHO

MIKEL

PACHO

ZAPATERO

ANA ROCÍO

PELLEJERO

VERDEJO

JUAN LUIS

PÉREZ

FLORES

VÍCTOR

PÉREZ

LASHERAS

SANTIAGO

PÉREZ

LASHERAS

FRANCISCO

RÁNDEZ

VICENTE

VÍCTOR

RECALDE

ZARATIEGUI

RUBÉN

RUBIO

FERNANDEZ

DIEGO

RUIZ

DÍAZ

IGNACIO

SAEZ

GASTEARENA

CRISTINA

SALCEDO

PÉREZ

ALBERTO

SÁNCHEZ

NAVARRO

JAVIER

SEVERIANO

AZCÁRATE

IKER

SUKHANOV

SUKHANOV

DENIS

TOHANE

LACASIA

ENEKO

URROZ

BALDA

EDURNE

USTARROZ

REVIRIEGO

JESÚS

YOLDI

HURTADO

JAVIER

–Igoera txandako izangaiak:

EZQUERRO GARRIDO CARLOS

LACARRA AYENSA ÁLVARO JULIÁN

VALLÉS GRACIA JESÚS MANUEL

–Baztertuak: inor ez.

Hirugarrena.–Gainerako egintzei eta tramiteei eustea, prozedura honetan: bi polizia lanpostu betetzea, oposizio bidez, San Adriango Udaltzaingorako. Izan ere, aipatutako egintza eta tramite horiei ez die eragiten deuseztu izanak San Adriango Alkatetzaren abuztuaren 18ko 178/2020 Ebazpena, zeinak hizpide baitu aipatutako deialdiaren oinarriko akats materialak zuzentzea. Beraz, segida ematen zaio hautaketa-prozedurari.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta San Adriango Udalaren web-orrian, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dizut, jakinaren gainean egon zaitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten dizut ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela zuzenean, egoki den Iruñeko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta hautara, bi errekurtso hauetako bat: gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, edo gora jotzeko errekurtsoa Alkatetza honi zuzendua; biak ere hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

San Adrianen, 2021eko apirilaren 23an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2107142