117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bi izangai-zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, goi mailako kultur teknikari tituludunaren lanpostuan aritze aldera

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako deialdi hauek onestea erabaki zuen, 2021eko apirilaren 19an:

DEIALDIA, IZANGAI-ZERRENDA BAT OSATZEKO, INGELES ETA FRANTSES HIZKUNTZETAN B2 MAILA DUEN GOI MAILAKO KULTUR TEKNIKARI TITULUDUNAREN LANPOSTUAN PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIEN EGOERAN ARITZE ALDERA

Hona deialdi hau arautuko duten

Oinarriak

Lehena.

Deialdia iragartzen da izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, ingeles eta frantses hizkuntzetan B2 maila duen Goi mailako Kultur Teknikari Tituludunaren lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan aldian-aldian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdian parte hartzen dutenek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Iruñeko Udalaren edota haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak izatea, deitutako lanpostuaren maila berekoak edo beheragokoak, eta eskubidez dagokien gehieneko prestakuntza-aldia agorturik ez edukitzea.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urte benetan eman izana.

c) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

d) Unibertsitate Gradu, Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza Titulua, edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzean. Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, horien homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

e) B2 mailako titulu ofiziala edukitzea ingeles hizkuntzan.

e) B2 mailako titulu ofiziala edukitzea frantses hizkuntzan.

2.2. Deialdi honi dagokion Goi mailako Kultur Teknikari Tituludun lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko izangai-zerrenda bat osatze aldera hautatutako izangaiek aukera izanen dute euskara berariazko betekizun gisa dituzten lanpostuak betetzeko, baldin eta eskabideak aurkezteko mugaegunean Nafarroako Gobernuak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) badute, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa, eta, zehazki, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jotzen den beste edozein agiri.

2.3. Izangaiek agirien bitartez egiaztatu beharko dute oinarri hauen 2.1. puntuan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko unean.

2.4. Izangaiek aurreko baldintza guztiak bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez ezik, hala dei egiten zaienean nola prestakuntzak dirauen bitartean ere.

Hirugarrena.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

Hautapen-prozesua ebazpen honetan bi deialdietarako onetsitako arau komunetan ezarritakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.–Prestakuntzako izangaiei dei egitea.

Izangaiei deitzea, eta, hala badagokie, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko izendapena honako hauetan ezarritakoarekin bat eginen dira: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua eta dagozkion aldaketak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko apirilaren 25ean onetsitako Erabakia –Iruñeko Udalean langileak administrazio araubidean kontratatzea erregulatzen duena– eta haren eguneratzeak, bai eta aplikagarriak diren gainerako arauak ere.

Aipatutako Erabakian berariaz ezartzen da prestakuntzarako zerrendak lehentasuna izanen duela aldi baterako kontrataziorako hautapen-probetarako deialdi publikoen bidez eratutako izangai-zerrendarekiko.

DEIALDIA, IZANGAI-ZERRENDA BAT OSATZEKO, INGELES ETA FRANTSES HIZKUNTZETAN B2 MAILA DUEN GOI MAILAKO KULTUR TEKNIKARI TITULUDUNAREN LANPOSTUAN ALDI BATERAKO KONTRATU BIDEZ ARITZE ALDERA

Hona deialdi hau arautuko duten

OINARRIAK

Lehena.

Deialdia iragartzen da izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, ingeles eta frantses hizkuntzetan B2 maila duen Goi mailako Kultur Teknikari Tituludunaren lanpostuan aldi baterako aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan aldian-aldian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitate Gradu, Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza Titulua, edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, horien homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizita ere.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute, edo hitz eman, adierazteko ez dutela, beren estatuan, Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapen edo kondena-penalik.

g) B2 mailako titulu ofiziala edukitzea ingeles hizkuntzan.

h) B2 mailako titulu ofiziala edukitzea frantses hizkuntzan.

2.2. Deialdi honi dagokion Goi mailako Kultur Teknikari Tituludun lanpostuan aritzeko izangai-zerrenda bat osatze aldera hautatutako izangaiek aukera izanen dute euskara berariazko betekizun gisa dituzten lanpostuetan aritzeko, baldin eta eskabideak aurkezteko mugaegunean Nafarroako Gobernuak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) badute, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa, eta, zehazki, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jotzen den beste edozein agiri.

2.3. Izangaiek agirien bitartez egiaztatu beharko dute oinarri hauen 2.1. puntuan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko unean.

2.4. Izangaiek aurreko baldintza guztiak bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez ezik, hala dei egiten zaienean nola kontratazio-aldian ere.

Hirugarrena.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

Hautapen-prozesua ebazpen honetan bi deialdietarako onetsitako arau komunetan ezarritakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.–Dei egitea aldi baterako kontrataziorako izangaiei.

Izangaiei deitzea, eta hala badagokie, haien kontratazioa honako arau hauetan ezarritakoarekin bat eginen dira: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak, deialdi honen oinarriak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko apirilaren 25ean onetsitako Erabakia –langileak administrazio araubidean kontratatzea erregulatzen duena– eta haren eguneratzeak, bai eta aplikagarriak diren gainerako arauak ere.

Deia egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren Xedapen gehigarrian ezarritakoa, eta horretarako, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek egoera hori egiaztatu beharko dute organo eskudunak egindako jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua edo legeekin bat kautotua aurkeztuta.

BI DEIALDIETARAKO ARAU KOMUNAK

Lehena.–Eskabideak.

1.1. Bi deialdietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hauek iragartzen dituen aipamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Deialdien testu osoa eskuragarri egonen da Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es) eta Herritarrendako Arreta Bulegoan.

1.2. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein Erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bideetako edozein erabiliz.

Eskabideak I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaizkio. Eredu hori eskuragarri egonen da Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta bulegoetan eta Interneten, www.pamplona.es helbidean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

1.3. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.3.1. Ziurtagiria, izena emateko eskubide tasa dela-eta 12,50 euro Iruñeko Udalari ordaindu izana egiaztatzeko. Tasa hori ordaindu ezean, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasa Iruñeko Udalak honako finantza-entitate hauetan dituen kontuetan ordaindu daiteke, haietan dirua sartuz edo haietara banku-transferentzia eginez: Caixabank (ES04 2100 2173 8102 0022 2762), Laboral Kutxa (ES22 3035 0039 3403 9090 0005) eta Nafarroako Rural Kutxa (ES07 3008 0001 1411 0344 7429). Edo, bestela, Udaleko Diruzaintzan (Merkatuko kalea 7-9, 2. solairua). Ordainagirian honako datu hauek adierazi beharko dira, nahitaez:

–Izangaiaren izen-abizenak.

–NAN / IFZ.

–Ordainketa zein kontutan egin den eta horren zenbakia.

–Kontzeptua: Deialdia: Goi mailako Kultur Teknikari Tituluduna.

1.3.2. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen dituen agiriarena, eta behar izatera, aldi baterako kontratazioetarako deialdiaren 2.1. a) oinarrian eskatutako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzko agiriarenak.

1.3.3. Unibertsitate Gradu, Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza Tituluaren fotokopia, edo horien baliokidearena.

1.3.4. Ingeles eta frantses hizkuntzetan B2 mailako edo gorako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen tituluaren fotokopia.

1.3.5. Eskabidearekin batera, desgaitasun bat aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudun batek emana– aurkeztu beharko dute. Halaber, denboraren eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte –beharrezkotzat joz gero–, eskabidean bertan adierazita, eta, horrez gain, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer-nolako desgaitasuna duten, eta eskatutako egokitzapenak.

1.3.6. Euskara-eskakizuneko lanpostuetan aritu nahi duten izangaiek honako hauek aurkeztu behar dituzte: Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) fotokopia edo C1 maila egiaztatzen duen horren baliokidearena, halakorik izanez gero.

Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta ordura arte haiek gauzatutako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

Nahikoa izanen da agirien kopia sinpleak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du halako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.

Bigarrena.–Izangaien onarpena. Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

2.1. Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta zerrenda jendaurrean ikusgai paratuko da Iruñeko Udalaren www.pamplona.es webgunean eta Udalaren iragarki-taulan, Udaletxearen atzealdean.

2.2. Egun horretatik aitzina, baztertutako izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko edo eskabidean akatsik balego horiek zuzentzeko, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.

2.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta erreklamazioak ebatzita, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta agindua emanen du hori Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko. Zerrendarekin batera, deialdi honetan aurreikusitako lehen hautaproba egiteko eguna eta tokia ere emanen dira jakitera.

Izangaietan inor bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Iruñeko Udalaren webgunean nahiz iragarki-taulan argitaratuko da, lehen hautaproba egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

2.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko, baldin eta baztertuak izan badira beraiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

2.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi izangaiei aitortzen zaienik deialdietan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioaren eskuetan dagoena aztertzean ondorioztatzen bada ez dutela betetzen eskatutako baldintzaren bat, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik bereganatutako eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Hirugarrena.–Probak. Hautapen-prozesuak bi deialdietarako komunak diren bi hautaproba izanen ditu.

3.1. Lehen proba. Izangaiek proba teorikoan test erako galderak dituen galdetegi bat erantzun beharko dute idatziz, Epaimahaiak aurrez adierazitako gehieneko denboran. Galderak Deialdi honen II. eranskineko gaitegian agertzen diren gaiei buruzkoak izanen dira. Lau aukera egonen dira galdera bakoitzari erantzuteko, eta horietako bat baino ez da baliozkoa izanen.

Proba honek gehienez ere 40 puntuko kalifikazioa izanen du. Proba egin aurretik zehaztuko dira hori baloratzeko irizpideak eta nola zigortu akatsak aukera anitzeko erantzunak dituzten galderetan. Proba gaindituko dute ezarritako gehieneko puntuazioaren % 50 (20 puntu), gutxienez, lortzen duten izangaiek.

3.2. Bigarren proba. Proba teoriko-praktikoa: Izangaiek izaera teoriko-praktikoko kasu bat edo gehiago ebatzi beharko dituzte, Deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendan agertzen diren gaien ingurukoak.

Epaimahaiak zehaztuko du proba honetako ariketak egun bakarrean edo desberdinetan eginen diren, baita horien iraupena ere, ezarritako edukien arabera.

Proban gehienez ere 60 puntu eskura daitezke. Probaren balorazio-irizpideak hura hasi aurretik zehaztuko dira. Proba praktikoa gaindituko dute guztira ezarritako gehieneko puntuazioaren % 50 (30 puntu) gutxienez lortzen duten izangaiek.

3.3. Deialdien probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala, AIZ, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela azalduko dira horretara. Agertzen ez diren edo nortasuna egiaztatzen ez duten izangaiak baztertuta geratuko dira.

3.4. Hautaprobak egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko dira, probak egiteko denboraren nahiz bitartekoen aldetik, desgaitasuna aitortua eduki eta eskabidean halakorik eskatu duten izangaiendako.

3.5. Proba bakoitza egin ondoren, izangai bakoitzaren emaitzak argitaratuko dira Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.

Proba bakoitzaren emaitzen aurka erreklamazioa paratzen ahalko da, 3 egun balioduneko epean, emaitzak Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta. Behin erreklamazioak ebatzita, eta hala badagokio, egin beharreko hurrengo probaren eguna eta tokia adieraziko dira.

Laugarrena.–Kalifikazio-epaimahaia.

4.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Jorge Urdánoz Apezteguía, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Javier Manzanos Garayoa, Iruñeko Udaleko kultur teknikaria.

–Epaimahaikidea: Víctor Piñero Larrasoaña, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko idazkari teknikoa.

Epaimahaikide ordezkoa: Jokin Campión Gastón, Iruñeko Udaleko kultur teknikaria.

–Epaimahaikidea: Laura Delgado Guillén, San Adriángo Udaleko kultur teknikaria eta KUNA Nafarroako Kultur Kudeaketako ordezkaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Javier Paz Jiménez, Azagrako Udaleko kultur teknikaria eta KUNA Nafarroako Kultur Kudeaketako ordezkaria.

–Epaimahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

–Idazkaria: Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikari bat.

Idazkari ordezkoa: Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikari bat.

4.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izan daitezkeela, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

4.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

4.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

4.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Bosgarrena.–Gainditu dutenen zerrenda.

5.1. Behin proben kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen ditu Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, zein bere kabuz, honako hauek:

–Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

–Aldi baterako kontratazioari dagokion deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Halaber, epaimahaiak Giza Baliabideetako zuzendariari igorriko dizkio zerrendak, onets ditzan, hautapen-prozesuaren espediente osoarekin batera.

5.2. Izangaiek lortzen dituzten puntuetan gerta litezkeen berdinketak Epaimahaiak ebatziko ditu irizpide hauekin bat:

Hautapen-prozesuaren bigarren atalean, hau da, proba teoriko-praktikoan, lortutako puntuaziorik altuenaren arabera. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, prozesuaren lehen hautaproban lortutako puntuaziorik altuenaren arabera, eta oraindik berdinketarik bada, zozketa bidez ebatziko da.

Izangai-zerrendak izangaiak deitzeko hurrenkerarekin bat onetsi aurretik, desgaitasuna egiaztatu duten izangaiei osasun-azterketa bat eginen zaie, lanposturako gaitasuna zehazte aldera.

Seigarrena.–Izangaien zerrendak eta dei egitea.

Behin jasota hautapen-prozesuaren espediente osoa, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen bidez onetsiko ditu izangai-zerrendak, izangaiak deitzeko hurrenkerari lotuta, eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko dira.

Ebazpen honek onesten dituen deialdien oinarriek ezartzen dutenarekin bat deituko zaie arau honek aipatzen dituen zerrendetako izangaiei, eta kasu guztietan bermatuko da prestakuntzarako izangaiek lehentasuna edukiko dutela aldi baterako kontrataziorako izangaien aurretik. Momentu horretan aurkeztu beharko dituzte III. Atalaren (Bi deialdietako arau komunak) 1.3 oinarrian aipatutako jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak edo legeekin bat kautotuak.

Zazpigarrena.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko apirilaren 19an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

I. ERANSKINA

Eskabidea, ingeles eta frantses hizkuntzetan b2 maila duen goi mailako kultur teknikari tituludunaren lanpostuaren aldi baterako deialdian parte hartzeko (PDFa).

I. ERANSKINA

Eskabidea, ingeles eta frantses hizkuntzetan b2 maila duen goi mailako kultur teknikari tituludunaren lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritze aldera izangai-zerrenda bat osatzeko deialdian parte hartzeko (PDFa).

II. ERANSKINA

Gaitegia

1.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua; I. titulua, V. kapitulua, 2. eta 3. atalak.

2.–38/003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Atariko titulua, I. kapitulua; I. titulua, I., II., III. eta IV. kapituluak.

3.–Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorra. I. Titulua.

4.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Atariko titulua, VI. kapitulua.

5.–Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina: Lehen liburukia, I., II., III. eta IV. tituluak; Hirugarren liburukia, IV. titulua, I., II. eta III. kapituluak.

6.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: I., II. eta III. tituluak.

7.–Iruñeko Udalaren administrazio-antolaketa.

Ii. Blokea: politika kulturala.

1.–Iruña hiria gaur egun: ezaugarri demografikoak, soziokulturalak, ekonomikoak eta politikoak. Kultur azpiegiturak, ekipamenduak eta zerbitzuak. Nafarroako kultur industriak. Jaialdiak.

2.–Kultur jardunaren garrantzia gizartean. Esku-hartze publikoa kulturaren esparruan eta haren legitimitatea. Kultura gizartean esku hartzeko bitarteko gisara. Pertsonen ahalduntzea kulturaren bitartez.

3.–Iruñeko Udalaren kultur programazioa. Jarduketa-ildoak.

4.–Kultur programazioa Iruñeko Udalean. Kultur zikloak. Literatur lehiaketak. Dirulaguntzen deialdiak. Sanferminak eta bestelako festak. Lankidetzak.

5.–Kultur kudeatzailea. Lan-prestakuntza. Enpatia bertute profesional gisara. Harremanak beste kultur agenteekin eta artistekin. Harremanak publikoarekin.

6.–Komunikazio- eta hedapen-estrategiak, kultur ekintzan. Kultur marketin tradizionala eta harreman-marketina.

7.–Kulturaren finantzaketa. Administrazio publikoen aurrekontuak. Autofinantzaketa. Mezenasgoa. Babesa eta publizitatea.

8.–Kulturaren ekonomia. Giza kapitala, berezkoa eta zeharkakoa. Kanpo-efektu positiboak kultur ondasunen kontsumoan.

9.–Herritarren eta kultur industrien parte-hartzea politika kultural publikoen diseinuan. Lankidetza publiko-pribatua.

10.–Kultur proiektuen diseinua. Egitura, faseak eta edukia. Helburuak eta ekintzak. Baliabideak proiektua garatzeko. Aurrekontua. Jarraipena eta kontrola. Ebaluazioa.

11.–Kultur eta arte bitartekaritza. Lankidetza artistekin hezkuntzan eta bitartekaritzan. Era anitzeko publikoendako arreta kultur eta arte zentroetan zein kultur programazioetan.

Iragarkiaren kodea: L2107501