117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

7/2021 FORU LEGEA, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Foruzaingoaren lanaldiak, ordutegiak eta ordainsariak arautzeko martxoaren 26ko 3/2021 Foru Legea aldatzeari buruzkoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO FORUZAINGOAREN LANALDIAK, ORDUTEGIAK ETA ORDAINSARIAK ARAUTZEKO MARTXOAREN 26KO 3/2021 FORU LEGEA ALDATZEARI BURUZKOA.

HITZAURREA

Martxoaren 26ko 3/2021 Foru Legearen parte izan dadin eta foru legearen artikuluek aipatzen dituzten eranskinei publizitatea eman dakien aurkezten da foru lege hau, foru legearen testu osoari segurtasun juridikoa emanez.

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foruzaingoaren lanaldiak, ordutegiak eta ordainsariak arautzeko martxoaren 26ko Foru Legearen aldaketa.

Honen bidez, foru lege horretan jasotzat emanen dira, bertan ezarritako xede eta ondorioekin, honi erantsita doazen eranskinak, 1etik 5era bitarteko zenbakiz izendatuak.

Azken xedapena.–Foru lege honek 2021eko apirilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 10ean.–Nafarroako foru komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

ERANSKINAK

I. eranskina.–Nafarroako polizien lanpostuak baloratzeko eskuliburua.

II. eranskina.–Foruzaingoko lanpostuak baloratzeko eskuliburuaren aplikazio arauak.

III. eranskina.–Taldeen esleipena foruzaingoan.

IV. eranskina.–Balorazio taula, enpleguen arabera antolatutako puntuazioen koadroa eta lanpostuko osagarria handitzeko portzentajearen esleipena Foruzaingoan.

V. eranskina.–Balorazio taula, enpleguen arabera antolatutako puntuazioen koadroa eta lanpostuko osagarria handitzeko portzentajearen esleipena Foruzaingoan.

Deskargatu eranskin guztiak (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2107707