117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren 5ean hartua, zeinaren bidez adierazten baita presakoa dela “Lizarran, Logroñoko bidea 2. zenbakian dagoen eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Logroñoko bideko 2. zenbakiko etxebizitzen eraikineko jabeen erkidegoak eskaturik, Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko irailaren 5ean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen “Lizarran, Logroñoko bidea 2. zenbakian dagoen eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia”, haren helburua izanik eraikinean igogailu bat instalatzea. Erabaki hori 2019ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20koan.

Lizarrako Udalak 2020ko otsailaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen “Lizarran, Logroñoko bidea 2. zenbakian dagoen eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia”, eta aurkeztutako alegazioak ezetsi ziren. Erabaki hori 2020ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ekoan.

Osoko bilkuran 2020ko azaroaren 5ean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, “Lizarran, Logroñoko bidea 2. zenbakian dagoen eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziari” jarraituz. Erabaki hori 2021eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14koan.

Lizarrako Udalak 2021eko otsailaren 11ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatu plan bereziak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta ezetsi ziren aurkeztutako alegazioak. Hori guztia 2021eko 56. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 11koan.

Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluak babesten du Nafarroako udalek desjabetze espediente bat sustatu ahal izatea jabeen erkidegoen onurarako, baldin eta haren helburua baldin bada irisgarritasun unibertsala bermatzeko instalazioak paratzea (kasu honetan igogailu bat) nagusiki bizitegietarako erabiltzen diren eraikuntzetan.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, presako okupazioak arrazoitu behar dira, prozedura hori salbuespenezkoa baita. Horregatik, Lizarrako Udalak aurkeztu ditu ukitutako atarian bizi diren pertsonei buruzko dokumentazioa eta txosten medikoak zein sozialak, non justifikatzen baita presakoa dela desjabetuko diren ondasunak okupatzea.

Era berean, jaso da egiaztatua dagoela behar adinako kreditua dagoela eskuragarri balio justua ordaindu ahal izateko.

Horrenbestez, Lizarrako Udalak eskatuta, dagokion txosten juridikoa ikusita eta balio justua ordaintzeko behar adina kreditu dagoela egiaztatuta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatuarekin bat eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluaren bidez aitortutako eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Adieraztea presakoa dela “Lizarran, Logroñoko bideko 2. zenbakian dagoen eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko. Proiektua Lizarrako Udalak sustatu du.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Lizarrako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2107272