117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren 5ean hartua, zeinaren bidez adierazten baita presakoa dela “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzea NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak abenduaren 16an emandako 92/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko 301. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), jendaurrean jarri zen proiektu hau: “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzea NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran”.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak azaldu du proiektu hau sortu dela beharrezkoa delako sarrera bat eraikitzea oinezkoak eta ziklistak segurtasunez mugi daitezen eta, aldi berean, NA-6001 errepidean ibilgailuen zirkulazioa normala izan dadin, Cordovillako goi-lautadako aldean, Izaga ikastetxearen inguruetan. Proiektuan hartu den konponbidea izan da goian deskribatutako bidegurutzearen tipologia aldatzea, eta, haren ordez, biribilgune erako bat eraikitzea, ibilgailu guztien abiada jaisteko helburu nagusiarekin, horrela semaforoen bidez erregulatutako oinezkoen eta ziklisten pasabide bat ezarri ahal izateko. Segurtasuna hobetzeko neurri horiek ikusita, beharrezkoa da obrei ahalik eta lasterren ekitea. Hala, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, nahitaezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Adieraztea presakoa dela “Biribilgune erako bidegurutze bat eraikitzea NA-6001 errepideak Cordovillako goi-lautadako urbanizaziorako (Nafarroa) daukan sarreran” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

2. Ukitutako ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko, 26.373,70 euroko gastua kalkulatu da, zeina 2021eko gastu-aurrekontuko “Suspertu plana. Cordovillan, NA-6001 errepidean biribilgune erako bidegurutzea eraikitzea” izeneko 220002-22100-6010-453224 partidaren kargura ordainduko baita.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau igortzea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta departamentu horretako kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2107270