115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Iruñerriko taxi zerbitzua era bateratuan emateko eskualdeko taxien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2021eko otsailaren 22an egin zuen saioan, hasiera batean onetsi zuen 2. artikulua eta tarifen eranskina aldatzea eta xedapen iragankor bat sartzea Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan taxiei buruzko tasak arautzeko zerga-ordenantzan.

Onespenaren erabakia 59. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko martxoaren 15an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituta, behin betiko onetsita gelditu da aldaketa hori eta testu osoa argitara ematea agindu da, egokiak diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 4an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

IRUÑERRIKO TAXI ZERBITZUA ERA BATERATUAN EMATEKO ESKUALDEKO TAXIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasuneri buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen Tituluan, IV. Kapituluan, 7. Idatz-zatian ezarritakoarekin bat, eta honen 12. Artikuluan dagoen baimena kontuan hartuta.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako kontzeptu hauek dira zergapeko egintzak:

a) Baimenaren ikus-onespena.

b) Baimena transmititzea.

c) Baimena soldatapeko gidari bat kontratatzeko.

d) Kontrol-txartel profesionalaren jaulkipenak, galtzeagatik edo antzekoagatik.

e) Gidari profesionalaren titulua lortzeko probetan parte hartzea.

f) Baimena ibilgailua berritzeko.

g) Irrati-igorgailuen edo zerbitzua hitzartzeko beste sistema batzuen baimena:

1.–5 baimen arte.

2.–5 baimen baino gehiago.

h) Ordezteak egiteko ibilgailu-taxiaren baimena.

Ordaintzeak

3. artikulua. Tasa ordaintzea zergapeko egintzaren arabera izanen da, kasuan kasu, honela:

a), b), d) eta e) letrak ordainduko dira ikus-onespena, transmisioa, baimena edo txartela behar duen jarduera egiten hasten den unean.

c), f), g), h), i) eta j) letrak egintza edo espedientea abiarazten duen eskaria aurkezten den unean.

Prozedura ez da abiaraiko dagokion ordainketa egiten ez den bitartean.

Subjektu pasiboak

4 artikulua. Tasen subjektu pasiboak izanen dira administrazioak egindako jarduerak eskatzen dituzten persona fisikoak zein juridikoak, baita jarduera horien onura ematen edo eragiten dietenak ere.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak izanen dira ordenantza honen eranskinean ageri direnak.

Kuota

6. artikulua. Tasa hauek ordaindu beharko dira Mankomunitatearen Kutxa Nagusian edo Entitate honetako kontura, egindako banku transferentzia baten bitartez.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Ordenantza-aldaketa honek indarra hartzen duenetik eta 2021eko abenduaren 31 arte bertan behera geldituko dira zergapeko egintza hauek:

a) Baimenaren ikus-onespena.

c) Baimena soldatapeko gidari bat kontratatzeko.

e) Kontrol-txartel profesionalaren jaulkipenak, galtzeagatik edo antzekoagatik.

g) Baimena ibilgailua berritzeko.

h) Irrati-igorgailuen edo zerbitzua hitzartzeko beste sistema batzuen baimena:

1.–Bost baimen arte.

i) Ordezteak egiteko ibilgailu-taxiaren baimena.

TARIFEN ERANSKINA

a) Baimenaren ikus-onespena: 63,00 euro.

b) Baimena transmititzea: 3.606,75 euro.

c) Baimena soldatapeko gidari bat kontratatze: 115,50 euro.

d) Kontrol-txartel profesionalaren jaulkipenak, galtzeagatik edo antzekoagatik: 10,50 euro.

e) Gidari profesionalaren titulua lortzeko probetan parte hartzea: 25,20 euro.

f) Baimena ibilgailua berritzeko: 63,00 euro.

g) Irrati-igorgailuen edo zerbitzua hitzartzeko beste sistema batzuen baimena:

1.–5 baimen arte: 6,30 euro.

2.–5 baimen baino gehiago: 6.300,00 euro.

h) Ordezteak egiteko ibilgailu-taxiaren baimena: 63,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2107218