115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Aldaketa, Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko (VIII sektoreko) laborantzarako herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2021eko apirilaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko (VIII. sektoreko) laborantzarako herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Uxuen, 2021eko apirilaren 29an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2107067