115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

33E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 14koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, honako hau aldatzen duena: 13E/2021 Foru Agindua, martxoaren 2koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdi bat, nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko lehiaketa ofizialetan 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat. DDBN identifikazioa: 551639.

13E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana. Horren bidez, dirulaguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdi bat onesten da, nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko lehiaketa ofizialetan 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat.

Deialdian, lehiaketa horietarako joan-etorrien gastuak diruz laguntzeko aukera jasotzen zen, zenbait moduluri jarraituz eta lehiaketa mailen arabera ezarritako ehunekoetan.

Lehiaketa denboraldiak aurrera egin ahala, ikusi da zaila dela lehiaketa asko gauzatzea; beraz, dirulaguntzaren ehuneko horiek handitzeko aukera aztertu da. Uste da deialdi honetako gastu erreserbaren zenbatekoa nahikoa izanen dela ehunekoaren handitzea konpentsatzeko, eta, gainera, uste da eragin onuragarria izanen duela kluben ekonomian, bizitzen ari diren egoera hain konplikatu honetan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuan esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz, honako hau

AGINTZEN DUT:

1.–Kultura eta Kiroleko kontseilariaren martxoaren 2ko 13E/2021 Foru Agindua aldatzen duen foru agindu bat onartzea (haren bidez, dirulaguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdi bat onesten da, nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko lehiaketa ofizialetan 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat), 2. eranskineko 4. puntuan agertzen diren diruz lagundutako ehunekoak aldatzen eta, amaieran, paragrafo bat eransten duena.

2.–2. eranskineko 4. puntua aldatzea. Behin betiko testua honela idatzita geratuko da:

«4.–Emanen diren dirulaguntzak.

Dirulaguntza kalkulatzeko, joan-etorrien moduluarengatik lortutako zenbatekoak eta COVID-19ari lotutako gastuak batuko dira, eta gero biderkatuko lehiaketa mailaren arabera diruz lagundutako portzentajeari dagokion indize zuzentzailearekin.

Diruz lagundutako ehunekoak:

–1. maila: % 90.

–2. maila: % 80.

–3. maila: % 70.

Gainera, emakumeentzat bakarrik diren jardueretan dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 handiagotuko da.

Herri kirolen kasuan ere % 10 gehituko zaio lortutako zenbatekoari.

Azkenik, egokitutako kiroletan ere % 10 gehituko zaio lortutako zenbatekoari.

Gehikuntza horiek aplikatu ondoren, dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inola ere moduluan kalkulatutako zenbatekoa baino handiagoa izanen».

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

4.–Foru agindu hau Kirolaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 14an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2106237