115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

3/2021 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

2021eko maiatzaren 5eko Osoko Bilkurako erabaki bidez, hasiera batean onetsi zen 2021eko udal aurrekontuaren 3/2021 aldaketa egiteko ezohiko kreditu espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2021eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2107450