115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Aldaketa tasa eta zerga-tasetan 2021erako. Behin betiko onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak.

Onespenaren erabakia 2021eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, tasak eta zerga-tasak behin betiko onetsi dira eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Petilla Aragoin, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

TASAK ETA ZERGA-TASAK 2021. URTERAKO

A.–Lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasak, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen direnak:

A.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,30 izanen da.

A.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,30 izanen da.

B.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) karga-tasa %2,50 izanen da.

C.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatzeko portzentaje hauek onestea:

Karga-tasa: %20, beheragoko indizeak aplikatzetik heldu den zerga-oinarriaren gainean:

–5 urte bitarteko aldia: 3,3.

–10 urte bitarteko aldia 3,2.

–15 urte bitarteko aldia: 3,1.

–20 urte bitarteko aldia: 3,1.

D.–Egungo indize-eskala ezartzea 2021erako, ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei aplikatzeko: 1,4 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.

E.–Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea

Ur-horniduraren tasa:

ETXEKOA, GUTXIENEKOA

0,00 eta 18,00 m³ artean

10,780 euro urtean

18,01 m³ baino gehiago

0.600 euro/m³

GARAJEETAKO URA

0,00 eta 18,00 m³ artean

10,780 euro urtean

18,01 m³ baino gehiago

0.715 euro/m³

F.–Saneamendu kuotaren zenbatekoa NILSAk ezarriko du ekitaldi bakoitzean.

Iragarkiaren kodea: L2107087