115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Aldaketa, Udal Planeko Eraikingintza Ordenantzan. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2021eko apirilaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako Udal Plan Orokorreko Eraikingintza Ordenantzaren aldaketa.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantzaren aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Lakuntzan, 2021eko apirilaren 28an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2106838