115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Oihan aprobetxamenduaren hirugarren enkate publikoa, hasierako prezioa %20 jaitsita

Igantziko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea:

–Alderdiak: Apaola, Mukegi eta Anddo.

–Espeziea: Q. rubra (Ameriketako haritza), P.x hybrida (platanoa), P. nigra (larizio pinua), P. menziesii (Douglas izeia), L. kaempferi (alertzea), P. radiata (intsinis pinua).

–Bolumena: 241,50 m³ zur eta 1.606,26m³ enbor txiki.

–Oin kopurua:1.847,76.

–Mozketa-mota: birsortzeko mozketa (Mukegi), klara (Anddo, Apaola).

–Hasierako prezioa: 17.123,75 euro, BEZa kanpo.

–Aurkeztu beharreko %2ko behin-behineko bermea: 342,48 euro.

Proposamenak Igantziko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2021eko maiatzaren 26ko 14:00ak baino lehen.

Plegu ekonomiko-administratiboa zein plegu teknikoak edonoren eskura daude Udal Idazkaritzan eta Udaleko web-orrian (www.igantzi.eus).

Igantzin, 2021eko apirilaren 29an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2106948