115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Aldaketa ordenantza fiskalean, herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupean erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia arautzen duen horretan. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2021eko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aldaketa egitea herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupean erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2107677