115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Herri-larreen aprobetxamendua, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez

Ziraukiko Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran hartutako erabakia aintzat hartuta, aditzera ematen du:

Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 199. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta Ziraukiko bazkalekuetako larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzaren 7. artikuluarekin bat, 15 eguneko epea ezarri da ordenantzaren 3. artikuluko baldintzak betetzen dituzten pertsonek udal-mugarteko bazkaleku bat edo gehiagoren adjudikazioa eska dezaten; adjudikazioaren prezioa ordenantzan bertan ezarritakoa da, aprobetxamenduaren balioaren %90 hartuz kalkulatua.

3. artikuluak dioenez, larreen aprobetxamenduen onuradun izan daitezke pertsona fisikoak edo juridikoak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Adinez nagusi izatea, edo adingabe emantzipatua edo judizialki gaitua, edota legez eratutako pertsona juridikoa izatea.

b) Udal Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea gutxienez urtebete lehenagotik.

c) Ziraukin bederatzi hilabetez gutxienez jarraian bizitzea urtean.

d) Abeltzaintzan jardutea; Udal honen iritziz nahikoa den moduan frogatu beharko da hori.

e) Udalarekiko betebehar fiskalak ordainduta izatea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ziraukin, 2021eko apirilaren 29an.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2106949