115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Desegitea, Castejongo (Nafarroa) Musika Eskola deituriko erakunde autonomoarena

Castejongo Udalak, 2021eko apirilaren 29an, jarraian heldu den erabakia hartu zuen:

Castejongo Musika Eskola Tokiko Erakunde Autonomoaren desegitea.

1. Hasiera batean onestea Castejongo (Nafarroa) Udal Musika Eskola tokiko erakunde autonomoa desegitea, espedientearen behin betiko onespenak ondorio juridikoak sortzen dituen egunetik aurrerako ondorioekin; izan ere, beste udal espediente batzuetan duen eraginaren kariaz, ahalik eta lasterren egin behar dira desegitea eta integrazioa.

2. Udalak bere gain hartzea Castejongo Udal Musika Eskolaren zerbitzua, erakunde autonomoa desegiteak ondorioak dituen egunetik, zuzeneko kudeaketaren bidez.

3. Udal hau haren ondorengoa izanen da, izaera unibertsalez, erakunde autonomoa deseginda konplitu gabe zituen eskubide eta betebehar guztietan.

4. Desegiteak ondorioak dituen egunean kobratu gabe dauden eskubideak eta ordaindu gabe dauden obligazioak udal aurrekontuan sartuko dira.

5. Castejóngo (Nafarroa) “Udal Musika Eskolaren izenean dauden banku-kontu guztiak ixtea eta deuseztatzea eta saldoak Castejongo Udalaren titulartasunpeko kontu operatiboetara eramatea.

6. Udalaren plantilla organikoan sartzea Castejongo Udal Musika Eskolaren zerbitzuan diharduten langileak.

7. Desegiteak ondorioak dituen egunean, Castejongo Udal Musika Eskolak bere xedeak betetzeko eta zerbitzua zuzen egiteko atxikirik zituen ondasun guztiak udal ondarera itzuliko dira, baita hark bidezko edozein tituluren bidez erosi dituen guztiak eta desegiteko tenorean bere esku dituen baliabide eta eskubide guztiak ere.

8. Bere gain hartzea desegitearen egunean indarra duten obra-kontratu, zerbitzu, hornidura, hitzarmen edo gainerako guztien ondoriozko eskubide eta betebehar kontraktual guztiak.

9. Alkatetzari ahalmena ematea eragiketa material guztiak kudea ditzan, Udalak zuzeneko kudeaketaren bidez bere gain hartzen duen zerbitzuari atxikitako baliabide material guztiak transferitzeko, eta bidezko zuzemen guztiak egin ditzan edozein erakunderen aitzinean.

10. Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau betearazteko beharrezkoak diren agiri guztiak sinatzeko.

11. Erabaki hau jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkiak jarrita, bizilagunek eta legezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

12. Aurkeztutako erreklamazio, kexa edo oharrak Udalak ebatziko ditu osoko bilkuran, erakunde autonomoaren desegitea behin betiko onestea erabakitzearekin batera. Hala ere, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada ez da beharrezkoa izanen berriz ere erabakirik hartzea eta hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da eta horren ziurtagiria eginen du Udal Idazkaritzak. Behin betiko onespena edo automatikoki halakoa bilakatutako erabakia –hala izan dela zehaztuta– Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera, ondorio juridikoak sor ditzan.

Castejonen, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2107227