115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman dio Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, onetsitako ordenantza jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2107098