115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, gazte-kanpaldietako, hiri-kanpaldietako eta Larunblai programako prezio publikoen gaineko 2. arau erregulatzailean. Hasierako onarpena

Burlatako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman dio gazte-kanpaldietako, hiri-kanpaldietako eta Larunblai programako prezio publikoen 2. araua aldatzeari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsiko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2107097