115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

17. ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziak egiteko. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen 17. ordenantza fiskalean (2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 16an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, xedapen orokor hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

17. ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen iragankorra: Ikusirik COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz sortutako ezohiko egoera, aldi baterako eteten da, salbuespen gisa, 1.6 artikuluan xedatutakoaren aplikazioa, alegia, mahaiak, aulkiak, mahai hankabakarrak eta mahai osagarriak (upelak) ezartzeko tasen kobrantzari buruzkoa, 2021eko abenduaren 31raino.

Iragarkiaren kodea: L2107219