115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2/2021 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2021eko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, 2/2021 aurrekontu-aldaketaren espedienteari hasiera bateko onarpena ematea erabaki zen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontu eta gastu publikoaren arloan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. eta 276. artikuluen arabera, espediente hau jendaurrean jarriko da 15 egun balioduneko epean Udal Idazkaritzan, nahi duenak azter dezan eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, horrela onartutako espediente hori behin betikotzat joko da.

Bakaikun, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2107130