115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Egoitza elektronikoa

2021eko apirilaren 19an Udal honetako Alkate-Udalburuak, ondoan eta osoki idatzirik dagoen 33. Ebazpena onetsi zuen:

Alkatetzaren 2020ko irailaren 100eko 51. zenbakiko ebazpenaren bidez, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa betez, eta herritarrei gure erakundearekin komunikazio telematikoko sistema bat emateko xedez, Bakaikuko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea erabaki zen, https: Iragarkia 2020ko irailaren 25ean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 218. zenbakian.

Oharturik teknikoki ezinezkoa dela Bakaikuko erregistro orokorrean herriko bi hizkuntza ofizialetan sartzea ahalbidetuko duen helbide elektroniko bakarra edukitzea,

Udal honen lehentasuna euskararen erabilera zaintzea eta bermatzea dela kontutan izanik;

EBAZTEN DUT:

1.–Bakaikuko Udalaren egoitza elektronikoaren helbidea ordezkatzea, “Sedelectronica.bakaiku.eus” izenaren ordez, https://egoitzaelektronikoa.bakaiku.eus helbidearekin.

Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgunean argitaratzea.

3.–Bakaikuko Udaleko Idazkaritza Nagusiari egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak esleitzea.

Ebazpen honen kontra helegite hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertze helegitea, egintzaren organo egilearen kontra, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-helegitea, Administrazioarekiko Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

c) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunetik hasita.

Bakaikun, 2021eko apirilaren 19an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2107082