115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Egiaztapeneko segurtasun-kodea sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa betez, eta herritarrei gure erakundearekin komunikazio telematikoko sistema bat emateko, 34/2021 zenbakiko ebazpenaren bidez honako hau ebazten dut:

1.–Bakaikuko Udalaren Egiaztapen Kode segurua sortzea https://egoitzaelektronikoa.bakaiku.eus helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

A) Dokumentu bakoitzerako sortutako kode bakoitzaren izaera bakarra eta ausazkoa, bai eta kode hori jaulkitzailearekin duen lotura ere.

B) Segurtasun kriptografikoa, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokidea.

C) Kodearen bidez autentifikatutako dokumentura sartzea, egoitza elektronikoaren bidez –eta, hala badagokio, hura jasotzen duen artxibo elektronikoaren bidez–, dokumentu horrek legezko ondorioak izan behar dituen epe osoan. Sarbide hori berehalakoa eta doakoa izango da pertsonentzat.

D) Toki-erakundea identifikatutzat joko da bere Interneteko atarian edo beste sarbide-puntu batean bere gisa argitaratzen den informazioari dagokionez, baldin eta informazio hori egoitza elektronikotzat jotzen bada legez.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakunde horren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

Bakaikun, 2021eko apirilaren 19an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2107081