115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2021eko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 63. artikuluaren aldaketa. Erabaki hori 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.

Ekarpenak edo alegazioak egiteko epea iragan denez halakorik erregistratu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Udal Planeko Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa, zeinak paragrafo hau ezabatzen baitu: “Debeku dira plastikozko arotzeria eta pertsianak”, Udal Plan Orokorrean jasotzen den Eraikingintza-ordenantzaren 63. artikuluan.

Allon, 2021eko apirilaren 3an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2107146