115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

36/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak finkatzen dituena, 2021-2022 ikasturterako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak ezartzen dituen otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuaren 2. artikuluak prezio publikoen bidez finantzatzen ahal diren zerbitzuak eta jarduerak zerrendatzen ditu. Horien artean daude derrigorrezkoa ez den irakaskuntza ematen duten ikastetxeen zerbitzuak, beren eskola jardueren ondorio direnak.

Hezkuntza Departamentuari dagokio, bere menpean izanik, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza mailetan ematen diren zerbitzuen tarifak ezartzea eta eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz, honako hau

AGINTZEN DUT:

1.–Derrigorrezkoa ez den irakaskuntza ematen duten Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeen zerbitzuen tarifak finkatzea, 2021-2022 ikasturterako, zenbateko hauen arabera:

1. Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala:

–Espedienteak irekitzea: 29,53 euro.

–Ikastaro osoa: 53,22 euro irakasgai bakoitzeko.

–Gainditu gabeko irakasgaiak: 62,09 euro.

–Musikako lanbide ikasketetan sartzeko probak: 18,64 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 11,99 euro.

–Lanbide titulua eskuratzeko proba: 106,64 euro.

–Jabetza intelektualeko eskubideak: 6,27 euro.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa:

–Goi mailan sartzeko probak: 61,79 euro.

–Lehen matrikula: 18,54 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,51 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 10,78 euro.

–Ondorengo matrikulak: 25,20 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,08 euro irakasgai bakoitzeko.

–Jabetza intelektualeko eskubideak: 6,47 euro.

3. Dantza eskola.

3.1. A eta B hastapena (6 eta 7 urteko haurrak):

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Sarrera-proba: 7,56 euro.

–Dantzan ikasten hasteko ikastaro osoa: 149,99 euro.

3.2. Oinarrizko maila:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Sarrera-proba: 7,56 euro.

–Oinarrizko mailako ikastaro osoa: 182,04.

3.3. Erdi maila:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Sarrera-proba: 31,65 euro.

–Erdi mailako ikastaro osoa: 243,33 euro.

3.4. Helduak.

–Helduentzako ikastaroetan sartzeko proba: 7,56 euro.

3.5. Dantza espainiarreko ikastaroa:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 211,68 euro.

3.6. Dantza garaikideko ikastaroa:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 211,68 euro.

3.7. Dantza klasikoko ikastaroa:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Irakasgai bakoitzeko: 211,68 euro.

4. Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialak:

4.1. Irakaskuntza ofiziala:

–Lehen inskripzioa: 30,24 euro.

–Aurrez aurreko ikastaro bakoitzeko matrikula: 149,18 euro.

4.1.1. Ingeleseko B2 eta C1 mailetako egiaztapena lortzeko ikastaroetarako matrikula, Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeetako eta hezkuntzako beste erakunde batzuetako irakasleei zuzenduak: 52,41 euro.

4.2. Eguneratze eta hobekuntza ikastaroak:

–Lehen inskripzioa: 30,24 euro.

–Urteko aurrez aurreko ikastaro bakoitzeko matrikula: 149,18 euro.

–Lau hileko aurrez aurreko kurtso bakoitzeko matrikula: 74,59 euro.

–Irakastorduetan zama ertaina duen (egun 1 astean) urteko aurrez aurreko ikastaro bakoitzeko matrikula: 74,59 euro.

4.3. Irakaskuntza librea:

–Lehen inskripzioa: 30,24 euro.

–Azterketa eskubideak: 52,41 euro.

4.4. Arautu gabeko hizkuntzak:

–Ikastaro bakoitzeko matrikula: 224,78 euro.

4.5. Jarduera osagarriak:

–Mintzapraktika taldeak eta lantegiak:

  • Ordubete: 45,36 euro.
  • 1,5 ordu: 60,48 euro.
  • 2 ordu: 90,72 euro.

–Udako ikastaro trinkoak: 201,60 euro.

4.6. Materialari eta erreprografiari dagozkien tasak: 25,20 euro gehienez.

5. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala:

5.1. Bigarren Hezkuntzarekiko lankidetza programan matrikulatzea:

–Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,99 euro.

–Lehen hizkuntza: 60,48.

–Bigarren hizkuntza: 42,33.

–Hirugarren hizkuntza: 30,24.

5.2. That’s English! ikastaroa:

–Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,99 euro.

–Ikastaroaren matrikula: 45,36 euro.

5.3. Ingeleseko B2 eta C1 mailetako egiaztapena lortzeko ikastaroetako matrikula, Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeetako eta hezkuntzako beste erakunde batzuetako irakasleei zuzenduak:

–Azterketa eskubideak: 52,41 euro.

–Materialari eta erreprografiari dagozkien tasak: 25,20 euro gehienez.

5.3.1. Publiko orokorrak hasiera batean irakasleentzat diren B2 eta C1 mailetako ingeles ikastaroetan hutsik geratu diren postuetan ohiko matrikula egitea:

–Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,99 euro.

–Aurrez aurreko ikastaro bakoitzeko matrikula: 149,18 euro.

–Materialari eta erreprografiari dagozkien tasak: 25,20 euro gehienez.

5.4. Hezkuntza Departamentuak eta hezkuntzako beste erakunde batzuek atzerriko hizkuntzak egiaztatzeko berariaz sinatutako hitzarmenpeko ikasleek B2 eta C1 mailetako ikastaroetan matrikula egitea: 65,52 euro.

6. Helduei euskara irakasteko ikastaroak, Zubiarte Euskaltegia.

–Zerbitzu orokorrak: 10,08 euro.

–Lehen inskripzioa: 25,20 euro.

–Astean 4 eguneko ikastaro osorako matrikula: 80,64 euro.

–Astean 2-3 eguneko ikastaro osorako matrikula: 45,36 euro.

–Astean 2-3 eguneko ikastaro osorako matrikula, online: 50,36 euro.

–Astean egun bateko ikastaro osorako matrikula, «autoikaskuntza modalitatean»: 45,36 euro.

–Astean egun bateko ikastaro osorako matrikula (4 ordu): 45,36 euro.

–Astean egun bateko ikastaro osorako matrikula (2 ordu): 22,68 euro.

7. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko azterketa eskubideak.

–Matrikula arrunta: 26,20 euro.

8. Diseinuko goi mailako ikasketak.

–Diseinuko goi mailako ikasketetan sartzeko probak: 61,79 euro.

–Lehen matrikula: 8,97 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,51 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 10,78 euro.

–Ondorengo matrikulak: 12,19 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,08 euro irakasgai bakoitzeko.

2.–Zerga-onurak.

1. Familia ugariak:

–Salbuespena, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.

–% 50eko hobaria, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.

2. Familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun egoeran daudenak:

–Salbuespena, kategoria bereziko familietako kideentzat.

–Bonificación del 50% para miembros de familias de categoría general.

3. Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak ere, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifak ordaintzetik salbuetsita daude.

4. Genero indarkeriaren biktimak, baita haien seme-alabak ere, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifak ordaintzetik salbuetsita daude.

5. Desgaitasun aitortua dutenak:

–Salbuespena, % 65eko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenentzat.

–% 50eko hobaria, % 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenentzat.

3.–Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

4.–Foru agindu hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Hezkuntzako kontu-hartzaile delegatuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Euskara Atalari, Atzerriko Hizkuntzen Atalari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta ikastetxe interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 15ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2106258