111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

146/2021 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2021-2022 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan musikako goi mailako arte ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egiten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluaren VI. kapituluan arte irakaskuntzak arautzen dira, besteak beste musikako goi mailako ikasketak. Lege horren 54.2.b) artikuluak ezartzen du, musikako goi mailako ikasketak egiteko, beste betebehar akademiko batzuk betetzeaz gainera, beharrezkoa dela sarrera proba bat gainditzea. Proba horretan izangaiek erakutsi beharko dute behar bezalako ezaupide eta trebetasun profesionalak dituztela kasuan kasuko irakaskuntzak probetxuz egiteko.

Martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Musikako graduko goi mailako irakaskuntzetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko arauak eman ziren. Haren eranskinean ezarri ziren irakaskuntza horietara sartzeko proba espezifikoaren egitura, edukia eta bere atalen balorazio partziala. Sarrera proba egiteko datan autonomia erkidego batetik bestera mugitzerik izanen ote den zalantzan dagoela eta, komeni da proba modu telematikoan egitea; horretarako, nahitaezkoa da 48/2011 Foru Aginduaren eranskina aldatzea, probaren egitura modalitate telematikora egokitzearren. Aldaketa horrek 2021ean baizik ez du ondoriorik izanen. Aipatu foru aginduaren 7. artikuluak aukera ematen du eranskina aldatu edo zabaltzeko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Ikusirik Arte Ikasketen Atalak egin duen aldeko txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2021-2022 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan musikako goi mailako arte ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egitea, ebazpen honi gehitu zaizkion oinarri eta eranskinen arabera (hurrenez hurren, I. III. eta IV. eranskinak).

2. Deialdi honen ondorioetarako, martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduaren eranskina aldatzea, ebazpen honen II. eranskinean jasotzen den bezala.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera, Eskolatze Bulegora, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora eta “Pablo Sarasate” Musika Kontserbatorio Profesionalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko apirilaren 27an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Oinarriak

1.–Xedea eta eremua.

Ebazpen honen xedea da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan musikako goi mailako arte ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egitea 2021-2022 ikasturterako, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, horren bidez arauak eman baitira Nafarroako Foru Komunitatean musikako goi mailako ikasketetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko.

2.–Eragina eta balioa.

Sarrera proba gainditzeak ahalbidetzen du, bakar-bakarrik, 2021-2022 ikasturtean matrikula egiteko, eta aukera ematen du ikasketa horiek ematen dituen Estatuko edozein ikastetxetara joateko; betiere, haietan ikasposturik izanez gero.

3.–Probak egiteko tokia eta egunak.

Probak modu telematikoan eginen dira, ekainaren 7tik aurrera.

Epaimahai bakoitzak espezialitate eta ibilbide bakoitzeko probak egiteko eguna eta ordua jakinaraziko ditu, bai eta emaitzak argitara emateko eguna ere, 48 ordu lehenagotik gutxienez. Informazio hori Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren webgunean argitaratuko da: https://csmn.educacion.navarra.es/web1/.

4.–Betebeharrak.

Musikako goi mailako ikasketetan sartzeko, beharrezkoa izanen da baldintza hauek betetzea:

a) Batxilergo-titulua izatea, edo gainditua izatea 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba edo 5. oinarrian aipatzen den heldutasun proba.

b) Berariazko sarrera proba bat gainditzea, izangaiak ikasketa horiek probetxuz egiteko behar diren ezaupide eta trebetasun profesionalak dituela erakusteko.

5.–Sartzeko betebehar akademikoen ordezko heldutasun proba.

Ebazpen honen 4.a) oinarrian ezarritako betebehar akademikoak betetzen ez dituzten 16 urtetik gorako izangaiak heldutasun proba bat gaindituz sar daitezke. Proba hori urtarrilaren 23ko 21/2015 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren hezkuntza administrazioek antolatuko dute (errege dekretu horren bidez aldatu egin zen urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako goi mailako arte ikasketen antolamendua ezarri zuena).

Ikasturte honetan, Hezkuntza Departamentuak goi mailako arte ikasketetan sartzeko betebehar akademikoen ordezko heldutasun probarako deialdi bat iragarri du Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 80/2021 Ebazpenaren bidez.

Sartzen ahalko dira, orobat, 2008tik 2018ra bitarte (biak barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean goi mailako heziketa zikloetan sartzeko lau proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditu dutela frogatzen duten pertsonak.

Sartzen ahalko dira, orobat, Arteen eta Giza Zientzien modalitateetan goi mailako heziketa zikloetan sartzeko 2019an, 2020an edo 2021ean Nafarroako Foru Komunitatean egindako proben zati komuna gainditu dutela frogatzen duten pertsonak.

6.–Probetan izena ematea.

6.1. Proba egin nahi dutenek izena emateko eskabidea aurkeztu beharko dute, ebazpen honen III. eranskinean adierazitako ereduaren arabera. Bertan, aukeratu nahi duten espezialitatea eta musika tresna aipatu beharko dituzte. Espezialitate bat baino gehiago egin nahi izanez gero, lehentasunen arabera adieraziko dira.

6.2. Desgaitasunen bat duten hautagaiek, horrek galarazten badie probak ohiko baliabideekin egitea, hala adierazi beharko dute izena ematean, eta eskabidearekin batera minusbaliotasun mailaren ebazpena edo ziurtagiria aurkeztuko dute, erakunde eskudunak emana, baita irizpen tekniko fakultatiboa eta denborak eta baliabideak egokitzeko eskaera ere. Epaimahaiak neurri egokiak eta bidezkoak hartuko ditu denborak eta baliabideak egokitzeko, eta, betiere, errespetatuko du izangaiak egiaztatu ahal izatea badituela ikasketak probetxuz egiteko ezaupide eta trebetasun profesionalak.

6.3. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarren Nortasun Txartelaren, pasaportearen, nortasuna frogatzen duen bidaia-agiriaren edo bisaren fotokopia, bi aldeetatik.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketarako kontuan zenbatekoa ordaindu dela frogatzeko gordekina. Zenbateko hori Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 15eko 36/2021 Foru Aginduan ezarri zen, agindu horren bidez ezarri baitira Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikasketa ez-derrigorrezkoen tarifak 2021-2022 ikasturterako, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan sartzeko probetarako inskripzio gisa: 61,79 euro.

Honako zerga onura hauek aplikatuko dira:

–Kategoria orokorreko familia ugarietako kideak, guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria orokorrekoak) eta %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak: %50eko hobaria.

–Kategoria bereziko familia ugarietako kideak; guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria berezikoak); ekintza terroristen biktimak (baita haien ezkontideak eta seme-alabak ere); genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita seme-alabak ere); eta gutxienez %65eko desgaitasun aitortua duten pertsonak: %100eko salbuespena.

c) Kasua bada, familia ugariaren tituluaren fotokopia, guraso bakarreko familiaren tituluarena, edo Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriarena, edo biktimaren aldeko ebazpen judizialarena, biktimaren aldeko kondena-epaiarena edo kautelazko neurriarena, edo desgaitasunaren ziurtagiriarena.

d) Batxilergoko tituluaren fotokopia edo hura eskatu izanaren gordekina, titulua lortu badu.

Probetarako izena emateko orduan Batxilergoko azkeneko kurtsoa egiten ari diren izangaiek, artikulu honetan aipatutako agiriak izanen ez dituztenez, 2021eko uztailaren 1a baino lehen aurkeztuko dituzte.

e) 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren agiriaren fotokopia, halakorik bada.

f) Nafarroako Foru Komunitateak, edo beste edozein hezkuntza administraziok, goi mailako arte ikasketetan sartzeko deitutako heldutasun proba gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia, halakorik badu.

g) 2008tik 2018ra bitarte (biak barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean goi mailako heziketa zikloetan sartzeko lau proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditu duela frogatzen duen agiriaren fotokopia, halakorik badu.

h) 2019an, 2020an edo 2021ean Arteen edo Giza Zientzien modalitateetan goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben zati komuna gainditu dutela frogatzen duen agiriaren fotokopia, hura lortu bada.

Izena emateko orduan bi proba horietako bat gainditzeko duten izangaiek (hots, Arteen eta Giza Zientzien modalitateetan goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zati komuna) eskabidean adierazi beharko dute proba horietako bat egiteko izena eman dutela, eta, behin betiko emaitza izan bezain laster, eta, edozein kasutan, matrikula egin baino lehen, hura gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Haien matrikulazioa eginen da baldin eta dokumentazio hori aurkezten badute.

i) Musikako ikasketa profesionalak egin dituzten izangaiek horien egiaztagiria aurkeztuko dute, lortutako musikako titulu profesionaleko batez besteko nota agertzen duena, edo, hori ezean, ikasketen ziurtagiri oso bat.

j) Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren araberako musikako irakasle titulua duten izangaiek tituluaren fotokopia eta ikasketen ziurtagiri osoa aurkezten ahalko dute.

k) Izangaiak probara aurkezten dituen lanen zerrenda.

l) Minusbaliotasun mailaren ebazpena edo ziurtagiria, erakunde eskudunak emana, hala badagokio, baita irizpen tekniko fakultatiboa eta denborak eta baliabideak egokitzeko eskaera ere.

Administrazioak edozein unetan eskatzen ahalko dizkie eskatzaileei eskaerarekin batera aurkeztutako agirien jatorrizkoak edo horien fotokopia konpultsatuak.

6.4. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Eskabidea eta adierazitako dokumentazioa telematikoki aurkeztu beharko da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, maiatzaren 17tik 21era, bi egun horiek barne.

6.5. Eskaera onartuak eta baztertuak.

Izena emateko ezarritako epea bukatu ondoren, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioak aditzera emanen du, ikastetxean bertan, eskatzaile onartuen izenen zerrenda, espezialitateen arabera, eta, hala badagokio, ibilbideen arabera, bai eta baztertuenena ere, eta, kasu horretan, zehaztuko du zergatik dauden bazterturik. Baztertutako hautagaiek 3 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, baztertzeko arrazoiak zuzentzeko moduko dokumentazioa aurkezteko. Ebazpen honen 6.4 oinarrian ezarritako tokian aurkeztuko da dokumentazioa. Izan daitezkeen erreklamazioei erantzun ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da, ikastetxean berean; baztertuen kasuan, gainera, baztertzearen arrazoia zehaztuko da.

7.–Espezialitateak eta ibilbideak.

Deialdi honetan, espezialitate hauetarako sarrera probak iragartzen dira: Konposizioa, Musikologia, Pedagogia eta Interpretazioa, ibilbide hauetan: Akordeoia, Harpa, Jazzeko Baxu Elektrikoa, Jazzeko Bateria, Kantua, Jazzeko Kantua, Klarinetea, Klabea, Kontrabaxua, Jazzeko Kontrabaxua, Fagota, Moko-flauta, Zeharkako Flauta, Gitarra, Jazzeko Gitarra Elektrikoa, Oboea, Organoa, Perkusioa, Pianoa, Jazzeko Pianoa, Saxofoia, Jazzeko Saxofoia, Tronboia, Jazzeko Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Jazzeko Tronpeta, Tuba, Txistua, Biola, Biolina eta Biolontxeloa.

8.–Berariazko sarrera probaren egitura eta edukia eta probako atal bakoitzaren balorazio partziala espezialitatearen arabera.

Berariazko sarrera probaren egitura eta edukia, bai eta, espezialitate bakoitzean, proba osatzen duten ataletako bakoitzaren balorazio partziala ere, ebazpen honen II. eranskinean ezarrita daude.

9.–Berariazko sarrera proba gainditzea eta ziurtapena.

Berariazko probaren kalifikazioa bi dezimalekin adieraziko da. Sarrera proba gainditutzat joko da lortzen den azken kalifikazioa, kasuan kasuko espezialitateko probaren atal guztien ponderazio partziala egin ondoren, 5,00 puntukoa edo altuagoa baldin bada.

Berariazko sarrera proba gainditzen duten ikasleei ziurtagiri bat emanen zaie, ebazpen honen IV. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa, non, besteak beste, ikasturtea, espezialitatea eta lortutako kalifikazioa agertuko baitira.

10.–Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eskaintzen diren ikaspostuak.

Espezialitate bakoitzean eskaintzen den ikaspostu kopurua Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 98/2010 Ebazpenean eta Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 137/2010 Ebazpenean adierazten dena izanen da. Ebazpen horietako lehenak Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko espezialitate bakoitzean eskura daitezkeen ikaspostuen urteko eskaintza zehaztu zuen, eta bigarrenak martxoaren 26ko 98/2010 Ebazpenaren eranskina aldatu.

11.–Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan onartzea.

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduaren 10. artikuluan jasotzen den bezala, Musikako lanbide titulua izatea aintzat hartuko da musikako goi mailako ikasketetan sartzeko probaren azken kalifikazioan.

Berariazko sarrera proba gainditu eta Musikako lanbide titulua edo Musikako irakasle titulua (irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera) edo Musikako lanbide ikasketetako teknikari titulua duten ikasleen kasuan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan sartzeko azken puntuazioa kalkulatzeko, beren ikasketa espedientearen batez besteko notaren araberako puntuazio gehigarria erantsiko zaio berariazko sarrera proban lortzen duten notari.

Berariazko sarrera proba gainditzen duten izangaiei lanbide ikasketen balorazioa gehitu ondoren, espezialitate bakoitzerako eta, hala badagokio, musika tresna bakoitzerako zerrenda bakar bat osatuko da, puntuazio altuenetik txikienera ordenatua.

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan onartzeko prozesua espezialitate bakoitzerako bakarka lortzen den puntuazioaren arabera eginen da, altuenetik txikienera.

Onarpen prozesua bukatuta ikasposturik gelditzen bada, Kontserbatorioak beste ikastetxe bateko proba gainditu duten ikasleei adjudikatzen ahalko dizkie.

12.–Epaimahaiak.

Espezialitate bakoitzerako epaimahai bat osatuko da, hiru kide izanen dituena: epaimahaiburua, idazkaria eta epaimahaikidea. Gainera, Interpretazioa espezialitatean, musika tresnaren araberako epaimahaiak eratzen ahalko dira.

12.1. Epaimahaien osaera.

Ikastetxeko zuzendaritzak ikastetxean kasuan kasuko espezialitatean dauden irakasleen artetik aukeratuko ditu epaimahaikideak. Horrelako irakasle aski ez badago, antzeko espezialitateetako irakasleengana joko da. Epaimahaiak ariketekin lotutako arloetako irakasleen aholkularitza izan dezake, egoki iritziz gero.

12.2. Epaimahaien publikotasuna.

Epaimahaiko kideen izenak probak egin baino gutxienez bost egun lehenago iragarriko dira, probak eginen diren tokiko iragarki oholetan.

13.–Elkarrizketa.

Epaimahaiak elkarrizketa telematiko bat egiten ahalko die izangaiei, bakoitzaren prestakuntza eta lanbide esperientzia ezagutzeko eta musikako goi mailako ikasketei begira dituzten asmoak ezagutzeko.

14.–Erreklamazioak.

Proben kalifikazioen aurkako erreklamazioak, halakorik bada, telematikoki aurkeztuko dira Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, epaimahaiburuari zuzenduak, bost egun balioduneko epean, emaitzak argitaratzen direnetik hasita. Erreklamazioak han bertan ebatzi eta argitaratuko dira, erreklamazioak aurkezteko epea bukatu ondoko hamar egun balioduneko epean. Ebazpen horien kontra, izangaiak beste erreklamazio bat jar dezake Hezkuntza Departamentuko Ikuskapen Zerbitzuari zuzendua, argitaratu eta hurrengo bost egunetan.

15.–Dokumentazioa gordetzea.

Musikako goi mailako ikasketak egiteko probaren prozesuan sortzen diren agiri guztiak bi hilabetez gordeko dira gutxienez, probak egiten direnetik hasita.

II. ERANSKINA

Konposizioa

a) Musika tresna nagusiarekin (edo ahotsarekin, kantuaren kasuan) interpretatzea hamabost bat minutuz hautagaiak aurretik aurkeztuko duen zerrenda batetik epaimahaiak aukeratuko dituen lanak. Probaren puntuazio osoaren %15.

Interpretazio proba zuzeneko bideokonferentzia baten bidez eginen da, Zoom plataforma erabiliz, zeina grabatu eginen baita. Grabaketak aukera emanen dio epaimahaiari interpretazioa geroago ere ikusteko.

Ezinbestekoa izanen da bideo bat aurkeztea edo bidaltzea probaren eguna baino astebete lehenago gutxienez. Bideoak behar adinako kalitatea izanen du eta tresnei dagozkien berezitasunetarako egokituta egonen da; horrez gain, plano frontaletik grabatuta egon behar du, izangaia behar bezala ikusi ahal izateko, etenik eta geroagoko ediziorik gabe, eta aukeratutako espezialitatean eskatutako iraupena izanen du. Izangaiaren esku egonen da interpretatu beharreko errepertorioa aukeratzea. Akonpainamendua, pianoarekin edo beste musika tresna batekin, nahitaezkoa izanen da bideorako.

b) Hautagaiak egindako lanen aurkezpena eta ahozko defentsa. Probaren puntuazio osoaren %20.

Bideokonferentzia bidez eginen da, Zoom plataforma erabiliz.

c) Lan harmoniko-kontrapuntistiko bat egitea. Probaren puntuazio osoaren %30.

Testua bidaliko zaio izangaiari posta elektronikoaren bidez, eta denbora mugatua emanen zaio (bi ordu) lana prestatu eta epaimahairi bidaltzeko. Testua eskuz idatzirik bidaliko da, haren argazkia aterata edo eskaneatuta. Epaimahaiak izangaiaren nortasuna kontrolatzeko sistemak ezartzen ahalko ditu proban zehar.

d) Bat-bateko irakurketa teklazko musika tresna harmonikoarekin. Probaren puntuazio osoaren %20.

Testua posta elektronikoaren bidez bidaliko zaio izangaiari, eta analizatzeko denbora emanen (hamar minutu). Ondoren, ariketa zuzenean eginen da bideokonferentziaz, Zoom erabiliz.

e) Belarriz ezagutzea. Probaren puntuazio osoaren %15.

Audio artxiboa bidaliko zaio izangaiari posta elektronikoaren bidez. Ondoren, proba zuzenean eginen da bideokonferentziaz, Zoom erabiliz.

Interpretazioa

a) Hogeita hamar minutu inguruko programa bat interpretatzea, maila horri dagokion zailtasuna duten lanez eta/edo azterlanez osatua. Probaren puntuazio osoaren %65.

Interpretazio proba zuzeneko bideokonferentzia baten bidez eginen da, Zoom plataforma erabiliz, zeina grabatu eginen baita. Grabaketak aukera emanen dio epaimahaiari interpretazioa geroago ere ikusteko.

Ezinbestekoa izanen da bideo bat aurkeztea edo bidaltzea probaren eguna baino astebete lehenago gutxienez. Bideoak behar adinako kalitatea izanen du eta tresnei dagozkien berezitasunetarako egokituta egonen da; horrez gain, plano frontaletik grabatuta egon behar du, izangaia behar bezala ikusi ahal izateko, etenik eta geroagoko ediziorik gabe, eta aukeratutako espezialitatean eskatutako iraupena izanen du. Izangaiaren esku egonen da interpretatu beharreko errepertorioa aukeratzea. Akonpainamendua, pianoarekin edo beste musika tresna batekin, nahitaezkoa izanen da bideorako.

b) Epaimahaiak proposatuko duen lan edo puska baten analisia. Probaren puntuazio osoaren %25.

Izangaiei esteka bat bidaliko zaie, bertatik jaisteko behar dituzten fitxategiak (partiturak, audioa eta abar). Eduki horrekin lotuta, izangaiak formulario bete beharko du; horretarako, esteka bat bidaliko zaio posta elektronikoaren bidez eta ordubetez egonen da erabilgarri. Epaimahaiak izangaien nortasuna kontrolatzeko sistemak ezartzen ahalko ditu proban zehar.

c) Bistako irakurketa. Probaren puntuazio osoaren %10.

Partitura posta elektronikoaren bidez bidaliko zaio izangaiari, eta prestatzeko denbora emanen (bost minutu). Ondoren, ariketa zuzenean eginen da bideokonferentziaz, Zoom plataforma erabiliz.

Jazz interpretazioa

a) Jazzaren errepertorio estandar bat interpretatzea, hautagaiak aukeratutakoa, hamar minutu inguruko iraupenarekin (bi konposizio gehienez). Hautagai bakoitzak oinarri grabatu bat erabiliko du akonpainamendurako, horretarako musikaririk lortzerik ez badu. Probaren puntuazio osoaren %20.

b) Epaimahaiak, argitaratutako zerrendari jarraikiz, proposatutako konposizio bat interpretatzea. Ausaz aukeratutako hiru konposiziotik bat aukeratuko du hautagaiak. Oinarri grabatu baten gainean interpretatuko da, kontserbatorioaren web-orrian eskura daudenen artean aukeratuta (baterian, melodia eta akonpainamendua interpretatuko dira). Probaren puntuazio osoaren %20.

Interpretazio proba zuzeneko bideokonferentzia baten bidez eginen da, Zoom plataforma erabiliz, zeina grabatu eginen baita. Grabaketak aukera emanen dio epaimahaiari interpretazioa geroago ere ikusteko.

c) Epaimahaiak proposatutako konposizio baten edo haren zati baten analisi harmonikoa eta formala, eta testuinguru historiko/estilistikoan kokatzea. Probaren puntuazio osoaren %25.

Izangaiei esteka bat bidaliko zaie, bertatik jaisteko behar dituzten fitxategiak (partiturak, audioa eta abar). Eduki horrekin lotuta, izangaiak formulario bete beharko du; horretarako, esteka bat bidaliko zaio posta elektronikoaren bidez eta ordubetez egonen da erabilgarri. Epaimahaiak izangaien nortasuna kontrolatzeko sistemak ezartzen ahalko ditu proban zehar.

d) Zati baten irakurketa melodikoa, akonpainamenduko akordeena (gitarra elektrikoa eta pianoa bakarrik) eta akonpainamendua baxuarekin (kontrabaxua eta baxu elektrikoa bakarrik). Inprobisazioa zatiaren egitura harmonikoaren gainean (baterian, erritmo ariketa bat irakurtzea). Probaren puntuazio osoaren %25.

e) Epaimahaiak proposatutako egitura harmoniko baten gainean inprobisatzea, “tempo rubato” eta partiturarik gabe, belarriz ezagutzeko (baterian, erritmo edukia duen zati baten akonpainamendua: break-ak, fill-ak, kick-ak, eta abar, eta egituraren gainean inprobisatzea). Probaren puntuazio osoaren %10.

d) eta e) atalak egiteko artxiboak (pdf eta mp3 formatuan) posta elektronikoaren bidez bidaliko zaizkio izangaiari garaiz, analizatzeko aski denbora izan dezan (bost eta hamar minutu artean). Ondoren, ariketa zuzenean eginen da bideokonferentziaz, Zoom plataforma erabiliz.

Hautagaiari eta epaimahaiari behar bezala jakinaraziko zaie zein diren proba telematikoki egiteko betebehar teknikoak.

Musikologia

a) Musika tresna nagusiarekin (edo ahotsarekin, kantuaren kasuan) interpretatzea hamabost bat minutuz hautagaiak aurretik aurkeztuko duen zerrenda batetik epaimahaiak aukeratuko dituen lanak. Probaren puntuazio osoaren %20.

Interpretazio proba zuzeneko bideokonferentzia baten bidez eginen da, Zoom plataforma erabiliz, zeina grabatu eginen baita. Grabaketak aukera emanen dio epaimahaiari interpretazioa geroago ere ikusteko.

Ezinbestekoa izanen da bideo bat aurkeztea edo bidaltzea probaren eguna baino astebete lehenago gutxienez. Bideoak behar adinako kalitatea izanen du eta tresnei dagozkien berezitasunetarako egokituta egonen da; horrez gain, plano frontaletik grabatuta egon behar du, izangaia behar bezala ikusi ahal izateko, etenik eta geroagoko ediziorik gabe, eta aukeratutako espezialitatean eskatutako iraupena izanen du. Izangaiaren esku egonen da interpretatu beharreko errepertorioa aukeratzea. Akonpainamendua, pianoarekin edo beste musika tresna batekin, nahitaezkoa izanen da bideorako.

b) Lan baten edo zati baten analisia. Probaren puntuazio osoaren %45.

b) probarako, hautagaiak posta elektronikoz jasoko ditu kasuan kasuko partitura eta audioa. Partitura hori bere gailuaren pantailan bistaratuko du, eta, bitartean, analisi musikologiko bat eginen du eskuz, aldez aurreko oharrik gabeko orri zuri batzuetan. Ordu eta erdiko iraupena izanen duen proba horren ondoren, hautagaiak bere ariketa eskaneatuko du (Camscanner bezalako aplikazioen bidez) edo argazki bat aterako du, eta posta elektronikoz bidaliko die epaimahaiko kideei.

c) Lan harmoniko-kontrapuntistiko bat egitea. Probaren puntuazio osoaren %35.

Hautagaiak posta elektronikoz jasoko du harmonizatu beharko duen melodia; paper arautuan kopiatuko du, harmonizazioa eginen du gehienez bi orduz, eskaneatu (Camscanner bezalako aplikazioen bidez) edo argazki bat aterako du eta posta elektronikoz bidaliko die epaimahaikideei.

Pedagogia

a) Musika tresna nagusiarekin edo ahotsarekin interpretatzea hautagaiak aurretik aurkeztuko duen zerrenda batetik epaimahaiak aukeratuko dituen lanak. Probaren puntuazio osoaren %30.

Interpretazio proba zuzeneko bideokonferentzia baten bidez eginen da, Zoom plataforma erabiliz, zeina grabatu eginen baita. Grabaketak aukera emanen dio epaimahaiari interpretazioa geroago ere ikusteko.

Ezinbestekoa izanen da bideo bat aurkeztea edo bidaltzea probaren eguna baino astebete lehenago gutxienez. Bideoak behar adinako kalitatea izanen du eta tresnei dagozkien berezitasunetarako egokituta egonen da; horrez gain, plano frontaletik grabatuta egon behar du, izangaia behar bezala ikusi ahal izateko, etenik eta geroagoko ediziorik gabe, eta gutxi gorabehera 15 minutuko iraupena izanen du. Izangaiaren esku egonen da interpretatu beharreko errepertorioa aukeratzea. Akonpainamendua, pianoarekin edo beste musika tresna batekin, nahitaezkoa izanen da bideorako.

Errepertorioa:

–Musika tresna: zailtasun ertaineko bi lan gutxienez, musika tresnaren literaturako estilo adierazgarrienetakoak, izangaiak berak aukeratuak.

–Kantu klasikoa eta jazz kantua: zerrendan lau lan agertuko dira gutxienez.

Ezarritako iraupena baino luzeagoa duen errepertorio bat aukeratuz gero, proposatutako lanaren mugimendu bat aukeratzen ahalko da grabaziorako.

b) Kantu proba, bakarka eta taldeka. Probaren puntuazio osoaren %40.

–Bakarkako proba:

Proba hau egiterakoan, izangaiari posta elektronikoaren bidez bidaliko zaio intonazio ariketa, eta 5 minutu izanen ditu prestatzeko, sostengurako musika tresnarik gabe. Interpretazioa zuzenean eginen da, bideokonferentziaz.

–Taldeko proba:

Proba hau egiterakoan posta elektronikoaren bidez bidaliko zaio izangaiari partitura osoa eta grabaketa bat ahots zati guztiekin, salbu eta izangaiak grabaketaren gainean zuzenean interpretatu behar duena. 5 minutu izanen ditu proba prestatzeko, sostengurako musika tresnarik gabe. Interpretazioa zuzenean eginen da, bideokonferentziaz.

c) Pieza labur baten konposizio didaktikoa, epaimahaiak emanen duen melodia edo testu batean oinarrituta. Probaren puntuazio osoaren %20.

Izangaiei ariketaren proposamena bidaliko zaie, eta eskuz egin beharko dute ezarritako denboran, bideokonferentzia eten gabe eta kamera itzali gabe. Amaitu ondoren, ariketaren dokumentuaren argazkia edo eskaneatutako kopia bat bidali beharko diote epaimahaiari posta elektronikoaren bidez.

d) Bat-bateko irakurketa teklazko musika tresna harmonikoarekin. Probaren puntuazio osoaren %10.

Proba hau egiterakoan, izangaiari posta elektronikoaren bidez bidaliko zaio partitura, eta 5 minutu izanen ditu prestatzeko. Interpretazioa zuzenean eginen da, bideokonferentziaz.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

III. eranskina–Eskabidea.

IV. eranskina–Ziurtagiri eredua.

Bete beharreko eredu guztiak deskargatu (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2106759