111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzen duen espedientea.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 15ekoan, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta aipatu artikulua maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen).

Zizur Nagusian, 2021eko maiatzaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ALDAKETA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

Bat.–Xedapen iragankor bat sartu da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

2021. urtean, I.1 apartatuari (“Mahaiak, aulkiak, itxitura egonkorrik gabeko beladoreen terrazak”) eta I.2 apartatuari (“Itxitura egonkorreko beladoreen terrazak”) dagozkien tarifek %100eko hobaria izanen dute hiruhileko bati dagokionez, eta %50ekoa beste hiruhileko bati dagokionez.

AZKEN XEDAPENA

Arau hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Iragarkiaren kodea: L2107180