111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Badostaingo 18. poligonoko 59. lurzatian. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da, 2021eko apirilaren 20ko Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran, hasiera batez onetsi dela Hiri-jarduketarako plan berezi bat, xede duena etxebizitzaren tipologia eta baimendutako okupazioa aldatzea Badostaingo 18. Poligonoko 59. lurzatian, Goñi Aguinaga Miguelek sustatua. Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2106904