111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-1eko 1. sektoreko A-2ri dagokion xehetasun-azterketan. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, aditzera ematen da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko martxoaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-1eko 1. sektoreko A-2ri dagokion xehetasun-azterketan, Laura Flamarique Saezek sustatuta. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2106775